Irakurketa klubetan izena emateko epea zabalik

Irakurketa klubetan izena emateko epea zabalik
2015/09/03 00:00
eta kitto!

Harixa Emoten euskarazko irakurketa taldean izena emateko epea astelehenean zabaldu zen eta irailaren 11ra arte egongo da horretarako aukera. Hilero elkartzen da taldea Portalean, adostutako liburua irakurri eta egilearekin batera liburuari mamia ateratzeko. Aurten ere, Antxon Narbaizaren laguntza izango dute. Lehenengo saioa urriaren 6an izango da, martitzena, 19.00etatik 20.00etara, eta lehen saio horretarako irakurri beharreko liburua Koldo Izagirreren “Dumitru” izango da. Solasaldian parte hartuko duen bakoitzarentzat liburua lortzeko konpromesua hartzen du Liburutegiak. Horretarako, aldez aurretik izena eman behar da Juan San Martin liburutegian bertan, telefonoz (943 70 84 37) edo emailez (liburutegia@eibar.eus). Saioak Udaleko liburutegiak eta ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatzen dituzte.

Horretaz gain, gaztelerazko irakurketa klubean ere jarduteko aukera eskaintzen du udal liburutegiak. Saioak Peru Magdalenak koordinatu eta dinamizatuko ditu, eta partehartzaileei liburuak irakurtzeko aholku eta jarraibideak emango dizkie. Taldeak hilero biltzen dira Portalean (urritik maiatzera) eta urriaren 13an hasiko dira, Muriel Barbery-ren “La elegancia del erizo” nobelarekin.