Irakurle gazteak saritu dituzte liburutegian
2012/06/20
00:00
eta kitto!
Atzo arratsaldean banatu zituzten Li(buru-hausgarriak) lehiaketaren sariak Umeen Liburutegian. Apirilaz geroztik martxan izan den jokoan LH-ko 2. mailatik aurrerakoek hartu dute parte: liburuak irakurri ahala, buru-hausgarri baten piezak lortzen joan dira, Eibarri buruzko galderei erantzunez. Puzzlean agertzen den irudia identifikatzean datza jokoaren mamia. Lehiaketan parte hartzera animatu direnen artean denera 160 liburu irakurri dituzte eta denek opari bana eraman dute etxera eta, horrez gain, maila bakoitzean bizikleta bana zozketatu dute.