Irene Saceda bihar ETB-1eko Kantuan saioan
2012/05/04
00:00
eta kitto!
Zapatuan 21.45etatik aurrera ETB-1en emango duten Kantuan saioan Irene Saceda eibartarra ikusteko aukera izango da. Juan Bautista Gisasola Musika Eskolan gitarra elektrikoa eta solfeoa ikasten dituen 11 urteko gazteak, gainera, Koro Gazteko kidea ere bada eta biharko saioan Vivo per lei Andrea Bocelliren balada ezaguna eskainiko du.