Irigoienen argazki erakusketa domekan itxiko dute

Irigoienen argazki erakusketa domekan itxiko dute
2013/10/11 00:00
eta kitto!

Egunotan Klub Deportiboko Argazkilaritza Taldeko Jose Luis Irigoien argazkilariaren 50 urte argazkigintzan eta gero hau! erakusketa ikusgai dago Portalean, baina oraindik ikusi ez duenak bizkor ibili beharko da, domekan (urriak 13) itxi egingo dute-eta. Irigoienek 140 bat argazkirekin batera hainbat karpetatan sailkatutako beste 400 argazki batu ditu erakusketa honetan. Erakusketa ikusteko ordutegia (gaur, bihar eta etzi) 18.30etatik 20.30etara bitartekoa da.