Iruñeko erraldoiek eta antzerkiak girotu zuten arratsaldea
Herriko kaleetatik ibili ziren atzo Iruñeko Buztintxuri Erraldoi eta Buruhandien eta Dultzaineroen taldea, Lizarrako Dultzaineroekin batera.
2026/06/26
09:24
Ana Aizpurua
Argazkiak: Silbia Hernandez
Tenperaturak apur bat freskatzen hasi zirenean, kalera irten zen Iruñeko Buztintxuri Erraldoi eta Buruhandien eta Dultzaineroen taldea atzo, ekainak 25. Eurekin egon ziren Lizarrako Dultzainero nekaezinak.
Errebalen haurrentzako ikuskizuna egon zen Hortzmuga konpainiaren eskutik.



































