Irungo Betiko Ametsa abesbatzak kontzertua emango du bihar Karmengo Amaren elizan
2019/11/29
11:33
eta kitto!
Betiko Ametsa (Irun) abesbatzaren kontzertua hartuko du Karmengo Amaren elizak azaroaren 30ean, 19:45ean (sarrera librea), Sostoa Abesbatzak antolatuta. Emanaldiak ordubete inguruko iraupena izango du eta honako egitaraua eskeiniko dute: “Locus iste” (Anton Bruckner), “Tebe Poem” (Bortniansky), “Heilig ist der herr” (Franz Schubert), “Ogi zerukoa” (Alexandre Lesbordes), “Aita gurea” (Aita Madina), “Biotz bat” (Pablo Sorozabal), “Baialdakizu Maite?” (Pablo Sorozabal), “Hymne a la nuit” (Jean Phillippe Rameau), “El mar muerto” (Rafael Alberti/Dante Andreo), “Ama” (Alexandre Lesbordes), “Te quiero” (Mario Benedetti/Alberto Favero), “Deep River” (H.T. Burleigh) eta “El abanico” (J.Trayter). Irungo abesbatza 60 andra-gizonek osatzen dute gaur egun.