Itsaspeko Zinema Zikloaren eskutik CIMASUB jaialdian saritutako lanak proiektatuko dituzte gaur Coliseo antzokian
Donostiako CIMASUB jaialdiko antolatzaileekin elkarlanean, Eibarko Klub Deportiboko Urpekaritza Batzordearen eskutik Itsaspeko Zinema Zikloa egingo da Eibarren. Hiru egunetan, gaur, bihar eta etzi Coliseo antzokian itsaspeko dokumental eta film laburren emanaldiak eskainiko dira, 19:00etan, eta sarrera dohainik da. Hamasei laburmetrai eta hiru dokumental luze emango dituzte guztira, den-denak Donostiako jaialdian saritutakoak.
Hauek dira gaur emango dituzten lanak:
Shark Man - The Depths Within - Peter Loeseke
Kallaikoi - El mar de las meigas - Jorge Martínez Vázquez
Metropolis - A Day in Reef City - Luca Keller
Nadar con Fantasmas - Damián Ramos Díaz
Urak Lawoi, Brothers of the sea - Telmo Iragorri, Manuel Coronado
BIHAR eta ETZI emango dituzten lanak zeintzuk diren ikusteko, HEMEN sakatu. Eta abenduaren 14an, 12:00etan, familientzat pentsatutako saio irekia egingo da. Bestetik, aurtengo jaialdiaren goiburua den Begirada bakoitza, aukera bat, Eibarren bi erakusketa bisitatu daitezke: Cimasub Argazki Lehiaketara aurkeztutako irudi ikusgarriak Arrate Kultur Elkartearen Topalekuan ikus daitezke, abenduaren 15era arte. Eta Eibarko Klub Deportiboaren lokalean, berriz, Deporreko urpekariek egindako argazkiak egongo dira ikusgai, abenduaren 30era arte.