Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa egingo da datorren astean

Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa egingo da datorren astean
2021/11/25 12:29
eta kitto!
Eibarko Klub Deportiboko Urpekaritza Batzordeak Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren 20. edizioa (CIMASUB) eskainiko du abenduaren 1etik 3ra. Hiru egun horietan, Coliseo antzokian, 19:00etatik 20:30era, nazioarteko urpeko zinemaren proiekzio onenak eta sarituenak izango dira ikusgai.

Abenduaren 1ean, baita ere, Txikizikloa egingo da lehenengo aldiz Eibarren eta herriko ikastetxeek hartuko dute parte. Bertan, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek film laburren proiekzioez eta urpeko munduko profesionalekin izandako hitzaldiez gozatuko dute. Eta bestetik, abenduaren 4an, 10:00etatik 13:30era, Txikiziklo Familian saioa eskainiko dute Coliseoan, gurasoek eta seme-alabek aldez aurretik ikastetxeei zuzendutako ekitaldi honetaz gozatu ahal izan dezaten. Klima-aldaketa arintzea guztion esku dagoela kontzientziatzea eta gure itsaso eta ozeanoak salbatzen laguntzea da ekitaldi honen helburua.

Abenduaren 5etik 19ra, ostera, argazki erakusketa egingo da Untzagako jubilatuen etxean. Bertan, aurtengo CIMASUB-era aurkeztutako 24 argazki onenen erakusketa egongo da ikusgai, lehiaketako irabazleak nabarmenduz.

Programatutako ekitaldi eta proiekzio guztien sarrera doakoa izango da, edukiera bete arte. Sarrerak hemen eskuratu ahal izango dira aldez aurretik edo, nahiz izanez gero, Coliseoko leihatilan (astelehen eta barixakuetan 17:30etatik 19:30era).

orokorra

01abendua  02abendua03abendua