Zirkua eta musika uztartzen dituen ikuskizuna eskainiko dute zapatuan Coliseon

Sarrerak 5 euro balio du eta aldez aurretik zein egunean bertan erosteko aukera dago.
Zirkua eta musika uztartzen dituen ikuskizuna eskainiko dute zapatuan Coliseon
2026/11/26 14:25
Silbia Hernandez Arrazola

Familia osoak gozatzeko moduko ikuskizuna taularatuko dute zapatuan (hilak 28), 17:00etatik aurrera, Coliseo antzokian. Aske, Asvin Lopezen bakarkako lehen lana da, Pia Nielsenen laguntzarekin sortutakoa. Bi artistek masta eta musika uztartzen dituzte, jolasaren bidez, bizitzaz eta eraldaketaz hitz egiten duen istorio samur, bitxi eta dibertigarri batean. Asvin Lopez trapezioan eta masta txinatarrean espezializatutako zirkuko artista da; Pia Nielsen, berriz, arte eszenikoetarako musikan esperientzia handia duen abeslari, konpositore eta aktore daniarra. Sarrerak 5 euro balio du.