Itunpeko irakaskuntza-hitzarmenaren aldeko elkarretaratzea 18.00etan Untzagan

Itunpeko irakaskuntza-hitzarmenaren aldeko elkarretaratzea 18.00etan Untzagan
2013/10/30 00:00
eta kitto!

Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko irakaskuntza (kontzertatua) lan-hitzarmen barik dago eta hori salatzeko hainbat ekimen egin dituzte orain arte arlo horretan diharduten ehundaka ordezkari eta beharginek. Eibarren La Salle Isasiko beharginek ordubeteko lanuztea egin zuten aurreko asteko martitzen eta eguenean (urriaren 22an eta 24an) eta gaurko (eguaztena, hilak 30) elkarretaratzea deitu dute, Aldatze ikastetxekoekin batera, 18.00etan Untzagan.