Itunpeko irakaskuntzako beharginak elkarretaratu dira
2013/10/30
00:00
eta kitto!
Eibarko La Salle eta Aldatze ikastetxeetako beharginek euren eskubideen aldeko elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean Untzagan. Ekainaz geroztik Euskal Autonomia Erkidegoan itunpeko irakaskuntzan diharduten beharginak lan-hitzarmen barik daude eta hori salatzeko azken asteotan hainbat mobilizazio eta lanuzte egin dituzte.