Ivan Arakistain, Big Datan aditua: “Eibar KE lehen mailan dagoela aprobetxatzen da, baina gehiago egin daiteke”
2019/04/26
09:29
eta kitto!
Ivan Arakistain elektronikoa da ogibidez, Tecnalian egiten du lan, baina gaur egun datuen analisiari gero eta garrantzia gehiago ematen zaionez, Big Dataren inguruko masterra egin zuen. Tesia egiteko orduan etxera begira jarri eta Eibar KE-k herriko ekonomian duen eraginaren inguruko azterketa egin zuen, Tactizity sortuz. “Taldearen eragina zenbatu nahi nuen eta nola baliatu daitekeen ikusi”. Orain, Athletic Clubek Bilbon duen eragina aztertzen dihardu.
- Orokorrean, zein da Eibar KE-k lehen maila jokatzeak hiriko negozioetan duen eragin ekonomikoa?
Arlo ekonomikoari dagokionez hiriarentzat oso positiboa da lehen mailako talde bat izatea. Eibar marka ezagutzera ematen du, bisitariak erakartzen ditu eta foball taldeak inguruko enpresen zerbitzuak gehiago kontratatzen ditu. Taldea lehen mailara igo zenetik Eibar sarritan agertzen da hedabideetan eta presentzia hori ordaindu behar izango balitz, 37 euro inguru pagatu beharko lirateke. Hori bai, marka bat aprobetxatzen ez bada, ez da ezer.
- Hiri guztiak jaso ditu taldea lehen mailan egotearen onurak ala negozio edo herriko gune batzuetan bakarrik nabaritzen dira onura horiek? Badago kaltetua izan den norbait?
Orokorrean positiboa izan arren, eragina ezberdina da negozio sektorearen arabera. Ez da berdina ostalaritzan edo jantzi eta moda dendetan, esate baterako. Kaltetu baino gehiago, bada eraginik nabaritzen ez duenik. Adibidez, larunbat arratsalde batean Eibarrek etxean jokatzen badu, partidura doazen ikusleek ez dute kozinatzeko lan asko behar duen janaririk erosiko edo agian ez dira erropa dendetara joango. Aldiz, partidurik ez dagoen beste egun batzuetan inguruko herrietatik jende gehiago etortzen da Eibar markak erakarrita. Kokapenak ere badu garrantzia, herriaren erdialdean eta Ipurua inguruan dauka eraginik handiena Eibar KE-k. Bestetik, komertzio txikiaren egoera zaila da, baina ez Eibarren bakarrik, orokorrean baizik. Onurak bultzatu daitezkeen eta Eibar KE-ren eragina nabaritzen ez duten sektoreak beste era batera bultzatu daitezkeen ikustea zen lanaren helburuetako bat, Ipuruan partidurik ez dagoenean adibidez.
- Nola egin duzu azterketa?
Big Dataren inguruko ikasketak egin ditut, beraz, derrigorrezkoa nuen tresna informatikoez baliatzea analisia egiteko. Hiru datu iturri erabili ditut azterketa egiteko: datu iturri askeak (http://www.gipuzkoairekia.eus/es/datu-irekien-katalogoa, adibidez), hiriko negozioei inkestak eta sentsoreen datuak. Jasotako datuak kudeatu eta zuritzeko programa bereziak erabiltzen dira, eta horiek erabiltzen jakiteko ikasi egin behar da. Ondoren, datuak denontzat ulergarri jartzen saiatu naiz.
- Beraz, azterketa kuantitatiboa eta kualitatiboa egin duzu, ezta?
Bai, baina iritzia zenbakitan azaltzen saiatu naiz. Iritziak errepikatu egiten dira, sektore bakoitzeko negozioek antzeko iritzia daukatelako. Beraz, analisian aurkezten dena oso fidagarria da.
- 2018an publikatu zenituen ikerketaren emaitzak, baina erabili izan dira hobekuntzak bilatzeko edo ahalik eta etekin handiena lortzeko? Eibar KE-k, Udalak, ostalariek, dendariek... datuak aintzat hartu dituzte estrategia berriak finkatzeko?
Eibar KE-rekin, Udalarekin eta Dendarien Elkartearekin partekatu ditut datuak. Eibar KE-k badaki, foballaz gain, taldea Eibar jendea erakartzeko tresna bat dela. Adibide bat jartzearren, Eibar KE-k Antzerki Jardunaldiak eta beste hainbat ekimen babesten ditu, foballa garrantzitsua den arren, beste ekimen batzuk ere beharrezkoak direlako. Dendarien elkartearekin iritziak trukatzeko aukera izan dut eta baliagarria izatea espero dut.
- Eibar KE lehen mailan dagoela aprobetxatzen du herriak?
Bai, baina gauza gehiago egin daitezke. Adibidez, partidurako sarrerarekin hotela eta nonbaitera bisita barne dituen paketeak egin daitezke. Hiri handietan horrelakoak egin ohi dira.
- Bilbon ere antzeko azterketa egiten zabiltza. Alde handia dago Bilbo eta Eibar artean?
Eskala ezberdina da, baina foball taldeek hirian duten eragina antzekoa da. Azaroan egingo den World Football Summiten aurkeztuko dut emaitza.
- Eibarren egin duzun bezala, beste hiri batzuetan erabiltzen al da datuen analisia?
Bai. Datuen analisia gero eta gehiago erabiltzen da hirietan. Italian, adibidez, zinema-aretoen kate batek sarreren prezioa modu dinamikoan aldatzen du. Hau da, prezioak igo edo jaitsi egiten dituzte egiten duen eguraldiaren, filmean jarduten duten aktoreen eta bestelako baldintzen arabera. Bestetik, gaur egun zaila da hegazkin berean doazen bidaiarik bik hegaldiarengatik prezio bera ordaindu izana. Hegazkinen eta zinemaren negozioak ez dira hain ezberdinak, negozio biak eserlekuak betetzea dira. Estatu Batuetan, adibidez, satelite bidezko datuak aztertzen dituzte merkataritza-guneen negozioa aurreikusteko, merkataritza-gune hauetako parkinetan dagoen auto kopurua zenbatuz.
- Big Data eta horrelako terminoak hainbat alditan entzun ditugu azken aldian, baina zer da zehazki? Edonorren esku dago datuak hartu eta gure interesekoa dena bilatzea, ala erraminta eta jakintza bereziak behar dira?
Orain dela urte batzuk interneteko enpresa handiak (Google eta abar) konturatu ziren tresna berriak behar zituztela datuak aztertzeko, datu horien tamaina oso handia delako edo erantzunak oso azkar behar zituztelako. Behar horren ondorioa da Big Data. Big Dataz baliatzeko tresnak gero eta eskuragarriago daude edozeinentzat. Ordenagailu bat behar da eta, memoria ahalmen gehiago behar izanez gero, Amazon edo Google-ri zerbitzariak alokatzeko aukera dago. Hala ere, ezagutza batzuk behar dira jasotako datuak aztertu, kudeatu eta interpretatzeko.
- Beste zer gauzatarako erabili daitezke denon eskura dauden datu horiek?
Aukera zabala dago. Askok ezagutu ez arren, adibidez, Europa mailan bada Copernicus izeneko satelite-sare bat eta datu ugari partekatzen ditu. Datuek hainbat aplikazio izan ditzakete: ingurugiroan, mugikortasunean, landaketetan… Eta datu askeak dira herritar guztiontzat!