Izei-bilketa eguen eta barixakuan egingo dute

Izei-bilketa eguen eta barixakuan egingo dute
2015/01/07 00:00
eta kitto!

Udaleko Zerbitzu sailetik aditzera eman dutenez, Gabonak igarota eta urteroko martxari jarraituta izei-bilketa egingo dute. Urtarrilaren 8an (eguenean) eta 9an (barixakuan) pasatuko dira jasotzera eta herritarrei izeiak aipatutako egun bietan 12.00ak aurretik zabor-edukiontzien aldamenean lagatzeko eskatzen zaie.