Jabetze Eskolako ikastaroetan izena emateko epea zabalik

Jabetze Eskolako ikastaroetan izena emateko epea zabalik
2013/09/10 00:00
eta kitto!

Andretxeatik aditzera eman dutenez, Eibarko Jabetze Eskolak urria eta abendua bitartean emateko sei ikastaro antolatu ditu eta horietan izena emateko epea zabalik dago. Eskainiko diren kurtsoak honakoak dira: Sentimientos que empoderan y desempoderan (20 ordu, gazteleraz), Sentitzen dudanak nahasten nauenean (20 ordu, euskaraz), Bellas a lo Bestia (8 ordu), Enredadas (16 ordu), Autodefentsa Feminista (12 ordu) eta La risa como recurso (8 ordu).
Matrikula egiteko epea atzo (astelehena, hilak 9) zabaldu zen eta izena eman nahi duenak Pegorara joan beharko du. Izen-emateko epea, berriz, ikastaroaren arabera egun batean edo bestean itxiko dute (Sentitzen dudanak nahasten nauenean / Sentimiento que empoderan y desempoderan hilaren 24an, Bellas a lo bestia urriaren 7an, Enredadas urriaren 10ean, Autodefentsa Feminista urriaren 28an eta La Risa Como recurso abenduaren 2an). Klaseak Andretxean edo Portalean emango dituzte.