Jabi Zabala (Lisker taldea): “Oso eskertuta gaude egoera berezi honetan ere joko dugulako”
2020/06/22
14:52
eta kitto!
Bada hamarkada batetik gora Eibarko taldeak kalerik ez duela egiten Sanjuanetan. Oraingoan ere gustora heldu diote aurtengo erronkari eta, oso desberdina izango dela jakitun badira ere, taldekideek gogotsu ekingo diote 23ko, San Juan bezperako, ekitaldiari, 20:00etan hasita.
Jabi Zabala 70eko hamarkadan sortu zen folk-rock taldeko aurpegi ezagunena dugu, hasiera hartatik taldean jarraitzen duen bakarra baita. 80ko hamarkadan rock emanaldiak alde batera laga zituzten eta plaza talde bihurtu zen eta, ordutik, bide horretatik jarraitzen dute. Zabalak asko eskertzen du aurten ere jasotako gonbidapena, horrek aukera ematen dielako “gustoko konpromisoari eutsi eta kalerik ez egiteko”.
Pozik dago Jabi azken urteotan jarraitzen duten bidearekin: “Beti izan dut nahiago talde sendoa izatea, urteetan iraungo duena. Taldekideon artean lagun giroa sortzea garrantzitsua izateaz gain, beharrezkotzat ere jotzen dudalako ia”. Azken aldian, dena dela, hainbat aldaketa izan dituzte taldean, “gazte jendea tarteko: otsailean gurekin hasi eta orain lehen entsegua egin duena ere badago, pandemiaren asuntoarekin erdi geratuta egon garelako”.
70 hamarkadan sortu zen Lisker taldea. Jabi Zabala hasiera hartatik taldean jarraitzen duen bakarra da.
Berbena bueltako errepertorioari eutsiko diote oraingoan ere, “beti ere Eibarko jendea buruan dugula. Dantzan ezingo da egin oraingoan, baina trikiti giroa presente izango dugu, Musika Eskolakoak, gaztetxekoak, feministak, Pagatxakoak, herriko nagusiak... Eibar guztiak bere islada izan dezan gure kontzertuan”.
Ordu eta erdiren bueltan aurreikusten dute izango direla eszenategian piezak jotzen: “Errepertorioa nahiko itxita dugu”. Aste honetako eguenean (atzo) zuten soinu-probekin jokatu eta entsegua egiteko asmoa, aurretik Legarreko lokaletan jardun badute ere. Hain gustora izan duten Urkiko lokalari agur esan behar izan diote: “1983tik izan gara bertan. Deus Ez taldekoekin entseatu dugu bertan azken urteotan, baina ugazaba hil eta amaitu da, oroimen bikainak utzi badizkigu ere. Deus Ez-ekoek Azkoitira jo dute”.
Erretiratzeko ordua ez du gertu ikusten Zabalak: “Topera, ez dut lagatzeko inolako gogorik. Deitzen ez digutenean hasiko gara horrelakoetan pentsatzen, baina lehenago zertarako?”. Eibarrekin duten lotura gogokoa dute: “Giro bikaina izaten da San Juan bezpera egun berezia ere badelako: San Juan Suak, danborradak eta gure kontzertuak gaua ezin hobeto osatzen dute. Izan ziren beste sasoi batzuk horrelako girorik ez zela sumatzen, aurreko mendeko azken hamarkadan esaterako, baina giroa berreskuratu da berriro Eibarren. Guk 04:30ak arte jotzen dugu eta jendeak ondo eusten dio”. Harreman horretaz harro daudela aitortzen du Jabi Zabalak. Hemendik kanpo non hartzen zaituzte hobetoen? “Arabako herri txikietan, Gasteizko jaietan ere jo izan arren. Bilboko Rekalde auzora ere oso gustora joaten gara, eta bertako Zurbaranberrin. Baina gure erreinua Araban dugu, batez ere!”. Gogoan ditu baita Bilboko Antzokian eskainitako kontzertua, “euskaltegiko jai pribatuaren barruan, lokal itxian baina kriston giroarekin, jendea dantzan geratu barik”.
Aurten Coliseoan eskainiko duten kontzertua ordu eta erdi ingurukoa izango da eta ez da, ez, 04:30ean amaituko: “21:30ean gutxi gorabehera. 30 bat ikusle izango direla esan digute, sarrerekin joango direnak”. Hori bai, errodajea botako dute faltan akaso: “Inauterietarako berbena bi egin genuen, gero Zaldibarren gertatutakoarekin bertan behera laga behar izan genituen eta azken aldian pare bat entsegu besterik ez ditugu egin”.
Ibilbide luzeko taldea
Lisker taldeak 40 urtetik gora daramatza musika munduan Basauriko lehiaketa irabazi eta gero, diskoa grabatu zuen Xoxoa diskoetxearekin 1979an, eta Itoiz eta Errobi taldeekin askotan partekatu zuen agertokia, 80 hamarkadan rock emanaldiak laga eta plaza talde bilakatu arte.
Sasoi hartan gure herriko Jeiki eta Zima taldeetan ibilitako musikariek sortu zuten Lisker. Jeikik folk intimista lantzen zuen eta, eskaini zituen emanaldien artean, jendetsuena Bartzelonan. Topaketa Anarkistan emandakoa izan zen, 10.000 lagunen aurrean, eta Triana eta Iceberg moduko taldeekin osatutako jaialdian. Zimak esperientzia laburragoa izan zuen. Aipatutako talde biek Lekeitioko Rock Jaialdian egin zuten bat; hor elkartu ziren Jeikiko Jabier Zabala (baxua) eta Ernesto Gomez (ahotsa eta gitarra akustikoa) eta Zimako Julian Alberdi (gitarra elektrikoa) eta Josean Salado (bateria). Hasi eta berehala Lone Star taldearekin jo zuten Eibarren eta Basauriko rock lehiaketa irabazi.
Xoxoarekin diskoa grabatu eta hainbat kontzertutan izan ziren Errobi eta Itoiz taldeekin, Lemoizko zentral nuklearraren aurka 1980an Bilbon egindako Herri Topaketetan, esaterako. Rock progresiboa, hard-rocka eta folk musikaren eraginak uztartu zituen Liskerrek.
Taldekideen soldadutza etapa atzean lagata, 1983an itzuli zen taldea eszenategietara, baina berbenen bidetik jo zuen handik aurrera. Orain arte, eta horrela jarraitzeko asmoarekin. Liskerrek argi-ekipoa, soinua, bateria, teklatua, gitarrak eta muntaia serioa dute lagun doazen tokira doazela. Badakite-eta jendeak pozik erantzuten dietela. Badira urte batzuk Eibarren omenaldia jaso zutela eta horrelako bizipenak ez dituzte inoiz ere ahaztuko.