Jabier Larrañaga Ogasun eta Finantza diputatuak hitzaldia emango du eguaztenean
2017/05/22
15:27
eta kitto!
Gipuzkoako politika fiskalaren inguruko hitzaldia emango du Jabier Larrañaga Ogasun eta Finantza diputatuak eguaztenean, 19:00etan Batzokian. Saioa Eibarko EAJ-PNVk antolatu du eta sarrera librea izango da, interesa duten herritar guztientzat. Larrañaga Azpeitian jaio zen 1972an. Informatikan lizentziatua da eta Finantza Erakundeen Zuzendaritza eta Kudeaketan Kutxa masterra dauka. Lanean eman dituen urte gehienak ekonomia eta enpresa arloan jardun du eta, horri esker, ondo ezagutzen du gure lurraldearen errealitatea. 2015. urteaz geroztik Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza saileko burua da.