Jabier Muguruza, musikaria: “Beste testura batzuei leihoa zabaltzeak azken emaitza aberastu du”
2019/04/26
10:05
eta kitto!
Bere musikaren leuntasuna albo batean utzi barik, beste esparru batzuk zeharkatu ditu Jabier Muguruzak soinu berrien bila. Ander Mujikaren eta Javi “Carasueño”-ren laguntzarekin ‘Leiho bat zabalik’ diskoa sortu du, eta Mujika gitarra-jole elgoibartarrarekin zuzenean izango da maiatzaren 3an 20:30ean Coliseoan.
- ‘Leiho bat zabalik’ diskoan konfort-gunetik irten zarela aipatu izan duzu. Zer aurkitu duzu hortik kanpo?
Lehenik eta behin, apustuak merezi izan duela. Beste lurralde batzuk esploratu ditut, Ander Mujika eta Javi “Carasueño”-ren laguntzaz, eta benetan esperientzia ederra izan da. Aurreko diskoen leuntasunari uko egin gabe, beste testura batzuei leihoa zabaltzeak azken emaitza aberastu duelakoan nago.
- Espero zenuen emaitza lortu duzu? Nolakoa da? Pozik zaude?
Bai, pozik nago. Batetik, ausartu naiz egin nahi nuena egiten, eta hori ez da gutxi, izaten ditugun barne-erresistentziak kontuan harturik. Gainera, emaitzarekin gustora geratuz gero, zer gehiago eskatuko duzu? Horri gehitu behar zaio nire lankideak ere oso gustora geratu direla obrarekin, eta eskertzekoa da honelako prozesu kolektiboetan ‘ekipo’ osoa pozik egotea.
- Zergatik hartu zenuen arriskatzeko erabakia?
Beti nabil neure buruari galderak egiten, etengabeko hausnarketan (musika kontuez eta bestela), eta une jakin batean sentitu nuen (intuizioa izan nuen) behar nuela aurreko soinutik pixka bat aldendu eta beste zerbait bilatu. Uste dut egileari jarrera hori dagokiola, ordura arte lortu duenarekin konforme ez gelditzearena.
- Ander Mujikarekin jardungo duzu zuzenean. Nola moldatzen zarete elkarrekin?
Nik esango nuke ederki moldatzen garela, baina berari ere galdetu beharko genioke. Uste dut hasiera-hasieratik primeran ulertu zuela transmititu nahi izan nion kezka, soinu-kontzeptuari buruz (gordinxeagoa, lakarragoa), eta horren arabera gogotik lan egin zuen, diskorako giro oso bereziak sortuz.
- Zuk lantzen duzun musika nahiko intimoa dela esan daiteke. Eibarren ikusiko dugun zuzenekoa ere horrelakoa izango da?
Bai, bai… horixe da niri gehien interesatzen zaidana, gehien betetzen nauena. Bueno, eta zuzenekoetan lortzen bada (hori da erronka pertsonala) publikoari zuzentzea ez jende-multzo bati bezala, baizik eta ikusleak banan-banan hartuta, giroa eta emaitza magikoak izan daitezke. Ea Eibarren lortzen dugun.