Jai Batzordeak Sanjuanetarako egitaraua aurkeztu du

Jai Batzordeak Sanjuanetarako egitaraua aurkeztu du
2023/06/09 13:14
eta kitto!
Hilaren 22tik 25era, eguenetik domekara, jai-giroan murgiltzeko egitaraua prestatu du Eibarko Jai Batzordeak. “Azkenean lortu dugu! Hilabete luze hauetan lanean ibili ondoren, hementxe daukazue aurtengo jaien kartela! Eskerrik asko egitarau hau antolatzen egon zareten guztioi!”, adierazi dute antolatzaileek.

Jaiak herriak herriarentzat sortutako espazioa izatea nahi dute antolatzaileek eta, era berean, espazio feminista, euskaldun, parte-hartzaile eta herrikoia izatea.

jai batzordea egitaraua