Jaia Arratera bueltan Kofradia eta Baserritar Jubilatuen egunean

Jaia Arratera bueltan Kofradia eta Baserritar Jubilatuen egunean
2015/09/13 00:00
eta kitto!
Domekan (irailak 13) Kofradia eta baserritar jubilatuen eguna ospatuko da Arraten, goizetik abiatuko den egitarau honi jarraituta:

10:30.- Simon Aldazabal XX. Antxitxiketaldia. Eibarko Klub Deportibotik irten eta Arrateraino (Orbeko bidetik).

11:00.- Meza Nagusia bertsolariekin eta Arrateko ezpata-dantzariekin. Ondoren prozesioa Usartza Txistulari Bandak lagunduta.

12:00.- Paella lehiaketa.

14:00.- Paella lehiaketaren sari banaketa.

14:30.- Jubilatuentzako bazkaria Kantabria Jatetxean. Baserritar nagusiei opariak banatuko zaizkie. Trikitilari eta bertsolariek ere hartuko dute parte.

17:30.- Idi probak.