Jaiek eta Lambretta motorrek beteko dute asteburua
Gaurtik hasita asteburu bete-betea daukagu aurretik. Amañako jaiek bigarren asteburua biziko dute, San Kristobalen 19.00etako txupinazoarekin batera hasiko dira ekitaldiak eta zapatuan X. Lambretta kontzentrazioa hartuko du gure herriak. Jarraian astebururako agenda osoa daukazue, plana aukeratzen hasteko:
BARIXAKUA 12
Amañako Jaiak
14.15.- Jubilatuendako bazkaria. Iruki sagardotegian.
21.30.- Bertso-afaria, Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña bertsolariekin. Caserio tabernan.
San Kristobalgo Jaiak
19.00.- Txupinazoa. Jaien hasiera.
19.05.- San Kristobal 2013 auzokide omenduak: Jose Luis (pajaritos), Jesus Mª (Iparra) eta koadrila. Kalejira Orkestra taldearekin.
19.30.- Haurrentzako jolasak Fray Martin Maleea parkean. Umeendako dardo txapelketa (16 urtetik beherakoentzat). Tortilla, txorizoa, urdaiazpikoa eta gazta auzoko tabernetan eta Jai Batzordearen barretan.
23.00.- Kontertua. Tinta Roja: Andres Calamaroren abestiekin.
00.00.- Kontzertua. La noche Sabinera. Laguntzailea eta babeslea: Lambretta Eibar Kluba eta Jai Productions.
Kontzertua
23.00.- Cielito Musika Bandaren jazz kontzertua, Carlos Sanchez-Barbak zuzenduta. Toribio Etxebarria kalean (euria egingo balu, udaletxeko arkupeetan).
ZAPATUA 13
Lambretta kontzentrazioa
09.00etatik 12.00etara.- Parte-hartzaileen akreditazioa. Untzagan.
12.30.- Parte-hartzaile guztien kalejira Eibarko kaleetan.
14.30etatik 17.30etara.- Lambretta motorren erakusketa. El Corte Ingleseko plazan.
14.45.- Parte-hartzaileen bazkaria, El Corte Ingleseko terrazan. Parte-hartzaile aipagarrienei saria ematea.
17.30.- Irteera Lambretta motorretan eta bainua Mutrikun.
21.00.- Mokadua.
23.00.- Udako Festa, San Kristobalgo plazan.
San Kristobalgo Jaiak
10.30.- Haurrentzako marrazki lehiaketa.
11.30.- Haurrentzako "Molto" motorren kontzentrazio-lasterketa.
12.30.- "Herri-sandiada". Aizarnako parkean.
13.00.- Lambretta motorren X. Igoera San Kristobalera. Hamaiketakoa parte hartzen dutenentzat. Lambretta motorren erakusketa San Kristobalgo plazan.
18.00.- Igel-toka txapelketa (16 urtetik beherakoentzat).
19.30.- Dardo txapelketa, nagusientzat. Aizarnako parkean.
21.00.- Herri-afaria. Plazan.
23.00.- 60-70 hamarkadetako festa. Alcantara Show orkestra.
00.00.- Kontzertua: Toñi Salazar.
01.30.- Udako jaia. Alcantara Show orkestra.
03.00.- Txokolate-jana.
DOMEKA 14
Lambretta kontzentrazioa
10.30.- Irteera eskualdean zehar, bermut eta guzti.
12.30.- Parte-hartzaile guztien kalejira Eibarko kaleetan.
14.00.- Agur-ekitaldia.
Amañako Jaiak
11.00.- Meza, Goruntz abesbatzarekin. Amañako elizan.
San Kristobalgo Jaiak
11.00.- Ohe-elastikoak, arku-tiroa eta xaboi-tailerra. Fray Martin Malleako parkean.
12.00.- Hildakoen aldeko meza. Oilasko-gisatu txapelketa. Plazoletan. Musika: Rod&Soud (Borja Rodriguez gitarra eta ahotsa) eta Naome Soud (biolina).
13.00.- Piskolabisa agertzen diren guztientzat, plazan.
13.45.- Txapelketaren amaiera eta sari-banaketa.
17.30.- Freskagarriak eta gozokiak banatuko dizkiete umeei.
18.00.- Zezentxo eta ponyak, Gorixorekin.
19.00.- Umeen marrazki lehiaketako eta beste jolasetako irabazleei sariak banatzea.
19.30.- DJ Araba festa.
20.30.- Errifaren zozketa.
21.30.- Jaien amaierako traka.