Jaime Barriuso Eibar K.E.-ko presidente ohia hil da
2012/10/12
00:00
eta kitto!
Luzaroan gaixorik egon eta gero, bart gauean (urriak 11) hil zen Jaime Barriuso, 2002-2009 bitartean Eibar Kirol Elkarteako presidentea izan zena. Foball Liga Profesionaleko (LFP) presidenteorde ere izan zen (2008). Bere heriotza dela eta, foball eta kirol arloko elkarte eta ordezkari asko familia eta lagunei doluminak helarazten hasi dira eta Barriusoren aldeko hileta elizkizunak bihar (zapatua, hilak 13) izatea dago aurreikusita eta Eibar taldeak bihar Ipuruan jokatuko duen partiduan omenaldia egingo diola aurreratu du. Lerro hauen bitartez guk ere gure atsekabea adierazi nahi diegu bere familia eta lagunei.