Jaixak Herrixak Herrixandakok prest dauka Sanandresak ospatzeko egitaraua

Jaixak Herrixak Herrixandakok prest dauka Sanandresak ospatzeko egitaraua
2016/11/21 23:22
eta kitto!
Jaixak Herrixak Herrixandakok Sanandresak ospatzeko egitaraua prestatu du. Barixakuan (azaroak 25), 20:00etan hasiko dira ekitaldiak, karpatik abiatuko den elektrotxarangarekin eta jolasekin. Eta gauean, 23:00ean kontzertuak hasiko dira Untzagan (karpan).
San Andres bezperan, berriz, 19:30ean Untzagatik bertso-triki-poteoa abiatuko da. 21:30ean afaria hasiko da Gaztetxean (tiketak 7 eurotan salgai Depor eta Beleko tabernetan) eta 23:00etatik aurrera Ezustean eta Mugi Panderoa taldeen kontzertuak hartuko ditu Gaztetxeak.

Azaroak 25
20:00: Elektrotxaranga karpatik abiatuta eta jolasak.
23:00: Kontzertuak Untzagan (karpan).

Azaroak 29
19:30: Bertso-triki-poteoa, Untzagatik abiatuta.
21:30: Afaria. Gaztetxean. Tiketak 7 eurotan salgai Depor eta Beleko tabernetan.
23:00: Kontzertuak: Ezustean eta Mugi Panderoa. Gaztetxean.



image