Jaixak Herrixak Herrixandakok San Andres bezperan ekingo dio jaiari
2014/11/28
00:00
eta kitto!
San Andres bezpera girotzeko egitaraua prestatu du Jaixak Herrixak Herrixandakok: 13.00etan trikipoteoarekin hasiko da jaia eta 15.00etan, berriz, herri bazkaria egingo dute Untzagako karpan. Arratsaldeko 18.00etan erromerian dantzan egiteko aukera izango da eta, ondoren, 20.00etan hasiko den elektrotxarangaren saioarekin agurtuko dituzte San Andres bezperarako prestatutako ekitaldiak.