Jamila Dambar, sahararra: "Nere herrixak bardin sufritzen dihardu 1975az geroztik"
- Nolatan aillegau zara gure artera?
Gerria hasi zanian nere famelixia zatittuta geratu zan eta ni gurasuengandik aparte, beste senide batzukin kanpamenduetan bizitzen egon nintzan, 2000. urtian handik alde egitteko aukeria euki neban arte. Izan be, kanpamenduetan bizi diran gehixenak moduan neu be gaixorik neguan, gultzurrun-kalkuluak nittuan eta, Andaluziako famelixa baten eskintzari esker, bertara sendatzera juateko aukeria euki neban. Bisaua lortzeko ahalegiñetan hasi nintzan jarraixan eta, Kanarietan neba bat nekala aprobetxauta, bertan 12 urte emon dittut, oin dala pare bat hillebete, han biharrik ez egualako famelixarekin Eibarreraiño etorri naizenera arte.
- Zelakua da kanpamenduetako bizimodua?
Eskerrak emon nahi detsadaz euskal herrittareri, Saharari eskintzen detsen laguntasunarengaittik. Izan be, gaur egunian su-etena egon arren egoeria oso eskasa dalako oindiok be. Han daguan jendiaren premiñak gero eta haundixaguak dira, lehen baiño bizimodu eskaxagua dake. Jendiak elikagai-gabezixa ikaragarrixak daka eta hortik sortzen diran gaixotasunak sendatzeko medikamenduak be bihar dittue. Gaiñera, parte batek okupauta segitzen dau. Bertara bisitan juaten garan bakotxian gitxienez pare bat ordu emoten dittugu aeropuertuan, mugitzeko traba mordua ipintzen deskuez sahararrak izatiagaittik. Badagoz ikasi ezin dittugun karrerak; ikasten daben jendiari biharra etxetik urrun emoten detse eta holan gu sakabanatzia lortzen dabe; eta gazterixia alperrik galtzeko haxixa sartu dabe. 1975az geroztik nere herrixak bizi daben sufrimenduan ez da aldaketarik egon.
- Zuk, gaiñera, egoera benetan dramatikua bizi izan dozu, ezta?
Nere neba gaztiena, Said Dambar, ziberleku batera urten zan eta bueltan tiroz hill eben polizia marrokixak 2010eko abenduaren 22xan El Aaiún-en. Gurasuen etxera juan ziran, hankasartzia izan zala esatera eta famelixako beste kidiendako biharra eskintzera, baiña aittak ez eban ezer hartu eta bialdu egin zittuan. 17 hillebetian hillotza ospittaleko gorputegixan euki eben. Kasua Genevaraiño eruan genduan. Gure salaketiak lortutako oihartzunari esker, sahararrek bizi dogun zapalkuntzaren kontrako borrokaren sinbolo bihurtu da.