Jarduerak 19:00etan etetea, etxeratzeko agindua 20:00etan ezartzea eta udal konfinamendua eskatu du Eusko Jaurlaritzak
2021/01/20
18:17
eta kitto!
Eusko Jaurlaritzak jarduera oro 19:00etan geratzea (botikak eta auto gidariei zerbitzua emateko errepideko guneak ezik), etxeratzeko agindua 20:00etara aurreratzea, udal konfinamendua ezartzea eta kalean gehienez lau lagun elkartzea (bizikideez aparte) proposatu dio Espainiako Lurralde Arteko Osasun Kontseiluari.
Eusko Jaurlaritzak neurri hauek otsailaren amaierara arte ezartzea planteatu du, baina hamabostean behin berrikusiz.
Eusko Jaurlaritzak neurri hauek otsailaren amaierara arte ezartzea planteatu du, baina hamabostean behin berrikusiz.