Jarraitu zuzenean Euskararen Transmisioari buruzko #mintegia

Jarraitu zuzenean Euskararen Transmisioari buruzko #mintegia
2013/05/06 00:00
eta kitto!

Gaur (martitzena, hilak 7) 09.00etatik aurrera Euskararen Transmisioari Buruzko III. Mintegia hartuko du Portaleak. ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatutako jardunaldira gonbidatutako hizlariek diotena zuzenean jarraitzeko aukera izango da, Twitterren ...eta kitto!-k duen kontuaren bidez (@etakitto), #mintegia hitz-gakoa erabilita. Egitarau osoa jarraian irakurgai daukazue:


08.45-09.00.- Akreditazioa eta dokumentazioa.
09.00- 09.15.- Ongi-etorria.
09.20-09.55.- "Arrue ikerketa 2011: emaitza nagusiak". Pablo Suberbiola soziologoa, Soziolinguistika Klusterra.
10.00-10.45.- "Euskararen transmisioa Ipar Euskal Herrian gaur egun". Jean Baptiste Coyos Linguistikan Doktorea eta Euskaltzaina.
10.50-11.30.- "Haurrek nola, gurasoek hala? Ideietatik aplikaziora". Izaro Susperregi. Urtxintxa eskolako soziolinguistika arloko koordinatzailea eta garapen pedagogikoa arloko kidea.
11.30- 11.45.- ATSEDENA.
11.50- 12.25.- "Emozioen eta euskararen transmisioa familietan: etxean zer ikusi, hura ikasi" tailerra. Iñaki Pikabea. Psikologo, Pedagogo eta Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan Doktorea.
12.30- 13.25.- "Euskaldun hazi Nafarroan". Paula Kasares soziolinguista eta NUPeko irakaslea.
13.30-15.15.- BAZKARIA.
15.20-16.00.- "Ahotsak.com Ikasgelan - Nagusien ahozko ondarea ikastetxeetan zabaltzeko transmisio-proiektua". Idoia Etxeberria, Ahotsak Ikasgelan proiektuaren arduraduna eta Asier Sarasua, Badihardugu Euskara Elkarteko presidentea.
16.05-17.40.- Mahai-ingurua. Dinamizatzailea Kike Amonarriz.
17.40-17.45.- Agurra.