Jaso dituzte sariak aurtengo Gilda Lehiaketako irabazleek
Epaimahaiak eman du IX. Gilda Lehiaketaren ebazpena. Gilda tradizional onenaren saria Ego-Gaineko Bacolekuk irabazi du aurten; gilda berritzaileenaren saria, berriz, Kultu tabernak, eta herritarrek emandako botoen arabera Guridiko gilda izan da onena. Epamahaiak parte hartu duten hamabost tabernek aurkeztu dituzten gilden kalitatea goraipatu du aurten ere: “Oso maila ona izan du aurtengo edizioak ere; lehengaiak freskoak izan dira, kalitatezkoak, eta elaborazio aldetik ere lan handia egon da”. Bestalde, botoa eman duten herritarren artean bi lagunentzako asteburua zozketatu da eta Carmen Salaberria izan da irabazlea. Martitzenean jaso zituzten sariak euskara elkartearen egoitzan. Irabazleek jakinarazi dute luzatu egingo dutela gilda irabazleen salmenta eta datozen egunotan izango dela horiek dastatzeko aukera.
Ego-Gaineko Bacoleku
Guridi
Kultu
Euskeraz primeran! kanpainaren barruan antolatzen du …eta kitto!-k gilda-lehiaketa, taberna-giroan ere euskararen erabilera bultzatzeko helburuarekin