Javier Hernando (Kixka antzerki taldea): "Umeak oso esker oneko ikusleak dira"
2015/05/27
00:00
eta kitto!
- Nolakoa izango da eskainiko duzuen antzezlana?
Gure ikuskizunetan antzerkia eta txotxongiloak, biak elkarrekin nahastuta erabiltzen ditugu istorioak kontatzeko eta, horrekin batera, umeei hasieratik parte hartzeko eskatzen diegu beti. Ikuskizunaren arabera, batzuetan gurekin eszenatokira etortzeko esaten diegu, eurek erantzuten joateko gauzak galdetzen dizkiegu eta lehen momentutik euren laguntza beharko dugula azaltzen diegu. Horrela, eurek parte hartzearekin batera, erne egotea ere lortzen dugu. "Bolaluma" antzezlanean guk geuk egindako txotxongilo handiekin batera jardungo dugu taula gainean.
- Badira 25 urte edo gehiago antzerkia egiten hasi zinetela. Nola animatu zineten?
Nere aurretik emaztea bazebilen antzezlanak egiten beste lagun batekin batera. Baina lagunak lagatzeko erabakia hartu zuen eta ni probatzera animatu nintzen. Izan ere, aurretik egiten zuen lana ezagutzen nuen eta aurretik ere antzerkiarekiko zaletasuna banuen, besteak beste eskolan ikasleekin lantzeko gidoiak eta horrelakoak idazten nituen eta. Probatu eta gustatu zitzaidanez, horretan jarraitu dugu urte hauetan guztietan, beti ere amateur modura, gure lanetik kanpora antzezlanak egiten.
- Antzerkia egiteko orduan zer begitantzen zaizu zailagoa, umeendakoa ala helduendakoa?
Orohar, nagusiak diziplinatuagoak izaten dira. Baina umeekin berehala igertzen duzu lana gustatzen zaien ala ez, aspertzen hasita dauden, kontakizuna interesarekin jarraitzen ari diren... aurpegiei begiratu baino ez da behar konturatzeko. Eta horrekin batera, umeak oso esker onekoak izaten dira. Gure lanak ikustera familian etortzen dira, beraz publikoan umeak eta nagusiak, biak izaten ditugu eta, denborarekin, helduak umeei begiratzen egoten direla konturatuta gaude. Umea gustora egon bada, eurak ere gustora egoten direla diote.
- Eskolentzat bereziki antolatutako horrelako jardunaldiak umeak zaletzeko garrantzitsuak direla uste duzu?
Umeak antzerkiarekin zaletzeko, ikastetxeetan ez ezik norberak bere etxean ere horren aldeko zerbait egin beharko luke. Antzerkiak umeekin sormena lantzeko aukera ematen du, besteak beste, eta gaur egun duena baino garrantzi handiagoa eman beharko litzaiokeela pentsatzen dut.