JAZ taldeko Miguel Ledesma Europako txapeldun distantzia erdiko triatloian

JAZ taldeko Miguel Ledesma Europako txapeldun distantzia erdiko triatloian
2022/09/26 13:46
eta kitto!
Gure herriko JAZ Eibar Triatloi taldeko ermuarrak 25 urtera arteko txapela jantzi zuen Bilbon jokatutako distantzia erdiko Europako txapelketan. Elite mailako sailkapena kontuan hartu gabe, laugarren postuan helmugaratu zen eta horrek aipatutako titulua bereganatzeko aukera eman zion, bigarrenari zortzi minututik gora aterata azkenean.