Jende Xumea taldeko kideak: «Boliviako errealitatea ezagutzeko eta laguntzeko irrikitan gaude»
2017/03/24
11:36
eta kitto!
“Jende Xumea” 19-23 urte bitarteko gazte taldea da. Eibarko La Salle ikastetxeko ikasle ohiak dira, 11 guztira (horietako hiru Ermukoak dira). Euren helburua lurralde pobretuetan garapen proiektu eta programak sustatzea da, heziketaren alorrean batik bat. Udan taldeko 5 kide Boliviara joango dira. Urte osoa daramate proiektua lantzen eta bidaia ordaintzeko ekimenak antolatzen. Untzagan ikusi genituen rifak saltzen eta apirilean txosna bat montatzeko asmoa daukate. Taldeko Aitor Arrieta, Iratxe Asurmendi eta Eva Perosanz-ekin egon gara.
– Zer da Jende Xumea eta zeintzuk dira zuen helburuak?
Proyde-Proega La Salleko GKE da, eta Jende Xumea horren barruan dagoen gazte kooperanteen taldea da. Jende Xumea taldeak Euskal Herriko hainbat lekutan daude: Donostia, Bilbo, Zarautz, Andoain... Eibarren 11 pertsona gaude taldean, 19-23 urte bitartekoak, eta udan taldeko bost kide Boliviara joango gara. Eibarko taldeak egiten duen lehen bidaia da, eta gure kabuz lortu behar dugu bidaia ordaintzeko dirua. Uztailaren erdialdean irtengo gara eta 5 aste emango ditugu hango haur eta nerabeekin lanean. Bilerak ostiraletan egiten ditugu, denek kanpoan ikasten dugu-eta, eta beste herrietako taldeekin ere harremana daukagu.
– Orain dela gutxi herriko kaleetan ikusi zaituztegu. Zelako ekitaldiak egiten dituzue?
Hainbat ekintzatan parte hartzen dugu (elikagaien bankua, La Salleko ekitaldietan laguntzen dugu...), eta aurten batez ere bidaia finantziatzeko jarduerak egiten ari gara, horietako asko ikastetxean bertan (merienda eta zine solidarioak, zumba solidarioa, kamisetak...). Dena dela, taldea herri mailan ezagutzera eman nahi dugu eta horretarako hainbat ekintza antolatu ditugu. Rifak saltzen jardun dugu, eta txosna bat jarriko dugu apirilaren 22an Untzagan: egun horretan La Salleko Izartxo aisialdi taldeak umeendako jolasak antolatuko ditu, eta Bartzelona Futbol Taldeak eman digun Messiren kamiseta zozketatzeko asmoa daukagu. Giroa sortu nahi dugu, jendea hurbiltzeko eta inguruan ibiltzeko.
– Zein izango da Bolivian egingo duzuen lana?
Ikastetxe bateko barnetegian bizi diren gaztetxoekin lan egitera joango gara Santa Cruz de la Sierra hirira. Hauetako askok ez daukate familiarik, eta duakatenek oso harreman txikia daukate euren senideekin. Urte osoan han bizi dira gehienak. Eskolako lanekin laguntzeaz gain, laguntza afektiboa ere eskainiko diegu. Aisialdiko ekintzak ere antolatuko ditugu eurekin. Horretaz gain, oso gune pobrean dagoen haurtzaindegi bateko umeekin ere egingo dugu lan. Errealitatea ezagutzera eta gure laguntza eskaintzera joango gara. Uste dugu esperientzia zoragarria izango dela. Hara joaten den jendea oso pozik etortzen da.
– Nola jar daiteke jendea zuekin harremanetan?
Posta elektronikoa erabiliz (jendexumeaeibar@gmail.com edo Facebook bitartez).