Jendetza ibili zen zapatuan Errebalen, “Ulisesen Jokoak” jardunaldiek erakarrita
Arrakastatsuak izan dira, beste behin, Odisea elkarteak antolatutako Ulisesen Jokoak jardunaldiak. Elkarteko kideak egun osoan egon ziren Errebalen, gerturatu zen jendeari era guztietako mahai-jokoetan aritzeko aukera ematen.
2024/10/22
09:07
eta kitto!
Ekitaldira joko-eskaintza zabala eraman zuten: lagunekin batera, taldean jokatzeko modukoak, familia osoa elkarrekin ondo pasatzeko modukoak, estrategia-jokoak, misteriozkoak, irabazteko trebezia izatea eskatzen dutenak… Denetarik izan zen, baita euskarazko jokoak ere.
Horrekin batera, hainbat jokoren inguruko txapelketak antolatu zituzten: ia 30 lagun aritu ziren lehia bizian Warhammer 40k izeneko jokoan. Txapelketa egun osoan jokatu zen, goizean goizetik iluntzeraino, Errebal Plazako barruko lokaletan. Eta Bloodbowl txapelketak, berriz, 40 parte-hartzaile izan zituen.