JESUS REDONDO: “Publikoa da gailurrean mantentzeko sekretua”
-30 urtetik gora daramatzazueEspainiako musika munduarenn goi-mailan. Zein da Los Secretosen sekretua hor mantentzeko?
Ez dut uste sekreturik dagoenik, publikoak egiten du posible gu hor mantentzea. Gure lana ahalik eta ondoen egiten saiatzen gara, baina publikoaren aldetik erantzunik ez balego, ez ginateke gailur horretan egon garen denbora guztia egongo.
-En este mundo raro’ izena dauka zuen azken lanak. Hasi zinetenetik hona asko aldatu da mundua? Arraroagoa da?
Ez dakit arraroa den edo arraroagotu den, baina bai. Diskoaren tituluak neskatila bat telebistan berriak ikusten dituen bitartean igorritako galderari erantzuten dio. Munduan gertatzen diren gauzak seme-alaba txikiei kontatzea oso zaila da, ia ezinezkoa ez esatearren. Beste esanahi bat hartuz, gauza arraro bat zerbait eder eta bakarra bezala hartzen dugu. Mundu arraro hau ederra eta bakarra ere da, eta gehiago zaindu beharko genuke horregatik.
-Estudioko 13 diska kaleratu dituzue, baita zuzeneko beste 3 ere. Estudioko edo zuzeneko talde bezala definitzen duzue zuen burua?
Uste dut gauza batek bestera eramaten zaituela. Beti saiatu gara zuzenean entzuten dena estudioan eginda egongo balitz bezala entzutea (musikari osagarri gabe, adibidez). Argi dago alde handia dagoela grabaketa estudioan aritzetik zuzenean jotzera, baina gauza biak gustatzen zaizkigu. Zuzenekoetan poztasun puntu handiagoa daukazu, publikoaren aurrean zaudelako eta erantzuna berehalakoa delako. Estudioan, berriz, ez dakizu egiten duzuna ondo dagoen edo beste modu batean egin dezakezun. Kontzeptu ezberdin bi dira, nahiz eta helburua berdina den: publikoarengana heltzea.
-Nolakoa dihardu izaten bira?
Nahiko onargarria. Ona, notaren bat ipini behar izanez gero. Azken diskoko 7 abesti jotzen ditugu eta hainbeste errepertorio duen talde batentzat hori zaila da; abesti berri horiei tokia egiteko, gure publikoarentzat oso ezagunak diren beste batzuk kendu behar ditugulako. Azken lanak harrera ona izan du eta publikoak ez digu ezer aurpegiratzen. Pentsatzen dugu dena nahiko orekatuta dagoela.
-Nolakoa izango da Eibarko kontzertua?
Oso ona izango da, inguruan egiten ditugunak bezalakoa. Eibarren publikoaren hurbiltasuna jasoko dugu, badakigulako inguruko jendea bilduko dela bertan. Publikoarekin familiarizatzen zara urteak aurrera joan ahala, eta berriz familiarekin batzea suposatuko du han jotzeak. Ez dut oroitzen Eibarren egon ginen azken aldia, baina inguruan askotan egoten gara eta gozagarria da.