Jon Peña Miguel eta Jose Angel Puente txapeldun bakailao lehiaketan

Jon Peña Miguel eta Jose Angel Puente txapeldun bakailao lehiaketan
2014/11/24 00:00
eta kitto!

Beste urte batzuetan baino bikote gutxiagorekin, baina giro ederrean egin zen atzo (domeka, hilak 23) San Andres jaien inguruan udalak antolatutako bakailao txapelketa (argazkiak ikusteko hemen klikatu). Hogeitabederatzi bikotek prestatu zuten bakailaoa pil-pilean Untzagako karpan eta, sukaldarien lana amaituta, epaimahaiko kideena hasi zen: prestatutako kazolak banan-banan probatu zituzten, irabazleak aukeratzeko: lehen saria Jon Peña Miguelek eta Jose Angel Puentek osatutako bikoteari eman zioten, bigarrena Margari eta Nekane Iparragirreri eta hirugarrena iazko txapeldunek, Pillipa Milikuak eta Mª Luz Valenciagak jaso zuten.