Jose Luis Mugika izan da Euskeraz primeran! ekimeneko zozketako irabazlea

Eibar Merkataritza Gune Irekiak emandako 100 euroko erosketa-txartela irabazi du.
Jose Luis Mugika izan da Euskeraz primeran! ekimeneko zozketako irabazlea
2024/03/01 13:26
eta kitto!

...eta kitto! Euskara Elkarteak Euskeraz primeran! ekimenarekin hartu du parte aurten ere Neguko Aukeren Azokan. Erosketetan euskara erabiltzera animatzeko ariketa erraz bat proposatu die mahaira hurbildu direnei eta trukean erosketetarako poltsa jaso dute opari. Horrez gainera, parte hartu dutenen artean EMGI-k emandako 100 euroko erosketa-txartela zozketatu dute gaur eguerdian eta Jose Luis Mugika izan da irabazlea. Merkatu plazako behargina da Jose Luis eta momentuan bertan jaso du pozarren saria. Zorionak irabazleari eta eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!