Jose Miguel Laskurainek “Gogoratzen” izenburuko suitea kaleratu berri du
2022/11/14
16:52
eta kitto!
Jose Miguel Laskurain konpositore eta orkestra zuzendariak bere lanik berriena, “Gogoratzen” izenburuko suitea kaleratu du aste honetan sare sozialetan. Txistuak, biolontxeloak eta pianoak osatutako ganbera-taldearentzat idatzitako lana da eta lau mugimenduk osatzen dute partitura: “Oroimena” “Bihotzez”, “Itxaropena” eta “Etorkizuna”. Horrela, Laskurainek bizi izandako une ezberdinak musikaren bidez gogoratu nahi izan ditu obra hau idaztean. YouTubeko bere kanalean entzun daiteke lan berria.