Josu Gomez Barrutia “Eibarrek baikortasunez begiratu behar dio etorkizunari”
2019/05/10
08:52
eta kitto!
Ekintzailea, aholkularia eta aktibista soziala, Josu Gomez Barrutiak proiektu ugari landu ditu eskubide ikasketak egin ondoren. Gainera, ibilbide oparoa izan du eta, sari ugari jasotzeaz gain, Rigoberta Menchu eta Barack Obama bezalako jendearekin elkarlanean jarduteko aukera eduki du. Berrikuntzan aditua, ekonomia zirkularraren aldeko jarrera du eta garapen lokalari buruzko liburua idazten dihardu. “Eta, noski, Eibarren aurrerapenaren alde neure esku dagoena egingo dut”, dio Sevillan bizi den eibartarrak.
- Barack Obamarekin egoteko aukera izan zenuen Ekonomia Zirkularraren Munduko Goi-Bileran. Nola sortu zen aukera?
2004. urtetik klima aldaketaren aurkako borrokan buru-belarri dihardut lanean maila pertsonalean, profesionalean eta enpresarialean. Izan ere, Al Gore Nobel saridunak eta Amerikako Estatu Batuetako (AEB) presidenteorde ohiak bultzatutako klima aldaketa programan txostengile moduan aritzeko aukeratu ninduten 2004an. Juan Verde ezagutzeko aukera izan nuen han, AEB-ko estatu idazkariordea eta Barack Obamaren presidentetza-kanpainaren nazioarteko zuzendaria izan dena, eta lagun handiak egin ginen. Obamak presidentetza utzi zuenean, ekonomia zirkularra babestu zuenez, ekimen honen enbaxadore izendatu ninduten eta horregatik eduki dut niretzat erreferentziazko den pertsona baten alboan egoteko aukera. Klima aldaketaren aurkako borroka, jasangarritasunaren aldeko apostua eta ekonomia zirkularraren eredua martxan jartzea berebizikoa da gure planetaren orainaldi eta etorkizunari begira.
- Nolako esperientzia bizi izan zenuen Obamarekin?
Obamak duen ezagutza, esperientzia eta ikuspegia hurbiletik ezagutzea zoragarria izan da. Ekonomia zirkularraren inguruan lanean gabiltzan 200 lagun inguru bildu ginen eta, Obamaz gain, Christopher A. Pissarides eta Finn Kydland ekonomia Nobel saridunak, Barry Parish fisika Nobel sariduna, Rosalia Arteaga Ekuadorreko presidente ohia eta Cristina Garmendia COTEC-eko presidentearekin ikasteko aukera eduki genuen. Hori bai, maila pribatuan Barack Obamarekin egoteko aukera izan zuten gutxienetako bat izan nintzen, Ekonomia Zirkularraren Munduko Goi Bileran berarekin biltzeko aukeratu nindutelako.
- Zer ikasi zenuen Obamarengandik?
Asko ikasten dut berarekin topo egiten dudan bakoitzean: umiltasuna, interes partikularren gainetik dagoen estatu-ikuspegia, ikuspegi ezberdinak dituen jendearen artean kontsentsua eta elkarrizketa bilatzea, eta helburuak lortzeko konstantziarekin konpromezua edukitzea, besteak beste.
- Zer da ekonomia zirkularra?
Ekonomia zirkularrak ekodiseinuaren, ekoberrikuntzaren, berrerabilpenaren, balorizazioaren eta birziklapenaren aldeko apostua egiten du. Adibidez, Ecoalf enpresak Europa osoan saltzen den erropa egin du itsasoan dauden plastikoak berrerabiliz eta, ondorioz, lanpostuak sortu ditu eta ingurumenaren jasangarritasunaren eta aurrerapenaren alde egin du.
- Ekonomia Zirkularrak nolako onurak ekarri ahal dizkio Eibarri?
Ekonomia zirkularrari loturiko lanpostuen sorrera eta ekintzailetza berdea kontuan hartzekoa dira. Europar Batasunaren arabera eredu honek 250.000 lanpostu sortu ditzake aurten. Produktuen berrerabilpenak merkatu-lerro berriak eta merkatuen irekiera ekarri ditzake, kostuak aurrezteaz gain. Isobal bezalako proiektuek aukera berriak sortu ditzakete eta Eibarko industriak adi egon beharko luke. Lehenengo analisi fase batean aukerak aztertu behar dira eta gero fase esperimentalera pasatu, aurrerapenaren eta berritasunaren bidea hartzeko.
- Hauteskundeak ate joka ditugu. Gertatzen dena gertatzen dela, ekonomia zirkularra bultzatuko dituzten politikak ezarriko direla uste duzu?
Baietz espero dut. Udalaren Garapen Ekonomikoa, Enplegua eta Berrikuntza sailak ekonomia zirkularraren aldeko apostua egin du eta horrela dago jasota Udalaren Plan Integralean. Udal gobernuek maila lokalean ekin behar dute, baina aliantzak sortzeko eta laugarren industria iraultzaren inguruan munduan gertatzen dena aztertzeko aukera uzten dien ikuspegi lokala eduki behar dute. Uruguain ezagutu nuen Eduardo Galeano idazleak esan zuen jende txikiak, gauza txikiak egiten, mundu aldatu dezakeela.
- Herriak iraganean industria oparoa izan badu ere, Eibarko langabezia-tasa %12,5 da gaur egun. Nola ikusten duzu herriaren orainaldia eta etorkizun hurbila?
Eibarko langabezia-tasa handia bada ere, azken urteotan jaitsi egin da eta kontuan hartzekoa da hori. Datu hau eskualde mailan aztertu beharko genuke, Euskadin krisiaren gogortasuna gehien jasan duen lurraldeetako bat izan baita. Hala ere, dinamizazio ekonomikoaren eta enpresarialaren aldeko apostua egiten da, baita lana sortzeko ere, baina baliteke herritarrak hortaz ez konturatzea. Horren adibide dira herrira iritsi diren proiektu enpresarialak edo azken urteotan finkatu den ehundura produktibo eta industriala. Etorkizunera begira lau kontu hartu behar dira kontuan Eibarren lanpostu gehiago sortu eta ongizatea bermatzeko. Lehenik, ekintzailetzaren aldeko apostua egin beharko litzake. Bigarrenik, industria-digitalizazioaren eta berrikuntzaren lan merkatuan lehiakorrak izateko gaitasunak lortzeko formakuntza eskaintzea. Hirugarrenik, degradatutako espazio industrialak berreskuratzea garapen ekonomikorako eta lanpostuak sortzeko aukera bezala. Eta laugarrenik, gure ekonomiaren, industriaren gaitasun produktiboen eta indarguneen espezializazioa eta internazionalizazioa beharrezkoa da. Eibarrek Lanbide Heziketaren inguruko azoken eta Steam konpetentzia berrien (robotika, digitalizazioa...) formakuntzaren alde egin du irmoki, eta bide egokia dela uste dut. Udalak bultzatutako Lehiagune Foroak, adibidez, enpresen eta erakundeen arteko konplizitatea baliatu du inguruko enpresen artean aukerak bultzatu, konektatu eta sortu ahal izateko gaur egungo testuinguru zailean. Bestetik, Eibar Business Market egitasmoak herria nazioarte mailan kokatu du eta Eibar espazio dinamiko moduan ikusarazten du inbertsioak erakarriz. Gainera, bertako talentua atxikitzeko, enpresak hazteko aukerak erakartzeko eta mundu globalizatuan herria internazionalizatzeko Plan Integrala abiatu du Udalak. Eibarrek baikortasunez begiratu behar dio etorkizunari, baina baita erronkekin ere. Beharrezkoa da erakundeen arteko sinergiak sortzea Erisonoko bigarren fasea martxan jartzeko; herritarren, udal gobernuaren eta enpresa sektorearen artean estrategiak zehaztea lanpostuak sortzen dituen herri-eredu aurrerakoi, inklusibo eta jasangarria garatzeko; eta hezkuntza esparruan ekintzailetzaren aldeko apostua egitea etorkizuneko Eibarren motore bezala.