Josune Arangurenen erakusketa bisitatu dute berbalagunek Andretxean
"Emakumeen aurkako indarkeria sinbolikoak" izeneko erakusketan izan dira asteon Berbetan programako hainbat kide
2024/02/15
13:05
eta kitto!
Josune Aranguren bera izan dute gidari gainera, eta bere ahotik ezagutu ahal izan dute "Emakumeen aurkako indarkeria sinbolikoak" izeneko erakusketaren nondik norakoak.15 irudiz eta 13 testuz osatuta dago artista eibartarraren erakusketa baina berbalagunek, gainerako bisitariek bezala, aukera izan zuten falta diren testuak eta margolanak gehitzeko. Antolatzaileen esanetan, “bizipen eta gogoeta pertsonaletan oinarrituta, artistak bere testu eta margolanen artean loturak ezartzen ditu, emakumeek hainbat esparri eta egoeratan jasaten ditugun indarkeria sinbolikoak ilustratuz”. Otsailaren 29ra arte egongo da erakusketa ikusgai.