Josune Garcia de Bikuñak ipuin saioa eskainiko du zapatuan Portalean
Bertara joan nahi dutenek formularioa bete beharko dute osteguna baino lehen.
2026/01/26
16:53
Ana Aizpurua
Urte berriarekin batera bueltan da Eibarko Udal Liburutegiak antolatzen duen “Zapatuko ipuinak” ekimena. Larunbatean, hilak 31, Josune García de Bikuña ipuin-kontalaria izango da Portaleko areto nagusian, 12:00etatik 13:00etara, eta 4 urtetik gorako haurrei zuzendutako ipuin-saioa eskainiko du.
Izen-ematea gaurtik ostegunera arte (hilak 29) egongo da zabalik, eta formulario baten bidez egin beharko da.
Josune Garcia de Bikuña Sorlasean egitasmoaren sortzailea da. Hezitzaile lanetan eman ditu azken 20 urteak eta beste horrenbeste euskararen irakaskuntzan eta normalizazioan. Bitartean, musika, dantza, antzerki eta narrazioan formakuntza zabala jaso du, "eta esparru horietan guztietan aurkitu dut munduratzeko lengoaia", dio Josunek.
Ipuina
Kontaketa honetan, etxeko txiki zein nagusiek, denok noizbait sentitu ditugun emozio unibertsalen inguruko istorioez gozatzeko aukera izango dute, Denok batzen gaituzteak, baita animaliak, izaki misteriotsuak eta gainerako izaki bizidunak ere. Zabaldu hegoak eta etorri nirekin hegan egitera!