Jota Peleteirok Eibarrekin jokatuko du berriro

Jota Peleteirok Eibarrekin jokatuko du berriro
2016/01/18 11:03
eta kitto!
Zapatuan itxi zen galiziarrak berriz ere Eibarren jokatzeko tratua eta atzo Atxabalpen hartu zuen parte bere lehen entrenamenduan. Peleteiro utzita dator, denboraldi eta erdirako. Hori bai, Brentford Ingalaterrako 2. mailako taldeak jokalaria berriro errekuperatu ahal izango du denboraldi amaieran. Jokalariaren aurkezpena gaur egingo da Ipuruan, 13.00etan egingo den ekitaldian, eta hor izango dira berarekin Alex Aranzabal Eibar FT-ko presidentea eta Fran Garagarza zuzendari teknikoa. Jota Peleteirok Alavesi sartutako gol batekin igo zuen Eibar 1. Mailara eta, ondoren, iaz Football League Championship-eko Brentford-ekin 44 partidu jokatu eta 11 gol sartu zituen galiziarrak, abuztuan lesioa izan aurretik. Lesio hori dela-eta, abenduaren bueltatu zen zelaietara eta lau partidu jokatu ditu ordutik.