Juan Diego eta "La lengua madre" gaur Hezkuntza Esparruan
2013/03/05
00:00
eta kitto!
Antzerki Jardunaldietako egitarauari jarraituta, Juan Diegok atzoko emanaldia errepikatuko du gaur (martitzena, hilak 5) Hezkuntza Esparruko taula gainean, La lengua madre antzezlanarekin. Emilio Hernándezek zuzendutako lana 20.30etan hasiko da eta sarrerak 15 euro balio du (antzezkizunaren aurretik Hezkuntza Esparruko txarteldegian erosteko moduan izango dira sarrerak).