Juan Ortega: “Antzerki Jardunaldietara etortzen diren konpainiak Eibarren antzezteaz harro agertzen dira”
2020/02/21
11:30
eta kitto!
Hilaren 26an hasiko da Eibarko Antzerki Jardunaldien 43. edizioa. Hau da, 1. edizioa Juan Ortegaren ondoren. Izan ere, urte guzti hauetan zehar Antzerki Jardunaldien alma mater izan denak antolakuntza utzi du eta aro berri bat hasi da nazioarteko ospea duen jaialdian. Antzerkia arnasten du Ortegak eta bere berba bakoitzak antzerkiari dion maitasuna berresten du.
- 43 urtez Antzerki Jardunaldiak prestatzen ibili ondoren, bidea balkoitik neurtzen duzu orain. Nola bizi duzu egoera berria?
43 urte izan ziren, baina 41 edo 45 izan zitezkeen berdin-berdin. Azken urteotan uzteko momentua heldu behar zela ikusten nuen eta antolaketa utzi nahi nuela esan nion iaz Udalari. Unibertsitate Laboralera iritsi nintzenean hasi zen etapa amaitu nuen horrela.
- Nola hasi zen etapa hura?
1968-69 ikasturtean hartu nuen irakasle kargua eta 1969ko urtarrilaren 7an hasi nintzen lanean. Hezkuntza Esparruan bizi ginen irakasleok gauza ezberdinak eskaintzen genituen jasotako harrerari erantzuteko. Batek aldizkariaren ardura zuen, beste bat arte sailaz arduratzen zen, kirolaz beste bat... eta nik antzerkia hartu nuen berehala, unibertsitateko antzerkitik netorrelako. Jendeak lehen momentutik eman zuen izena, baina 1969-70 ikasturtean topera hasi ginen eta Hezkuntza Zentroko antzerki-taldea sortu genuen. Kiroldegiko obrak egiten hasi ziren eta hexagonoan (UNIko administrazioa dagoen tokian) egiten genituen antzerki-saioak.
- Noiz eman zenuten jauzia Hezkuntza Esparruko antzerkira?
1972-73an inauguratu zen areto nagusia. Sasoi hartan 700 eserleku inguru zituen, baina eszenatokia oso txikia zen. Gero, handitzeko lanak egin ziren eta gaur egun oso ondo dago.
- Frankismoan ekin zenioten antzerkia egiteari. Zentsurarik jasan edo arazorik izan duzue inoiz?
Modu librean egiten nuen lan. Batzuek esaten zutenaren kontra, Eibarko Unibertsitate Laboralak ez du zerikusirik izan aurretik eratu ziren beste Unibertsitateen faszismo erradikalarekin, non erregimenaren mirariak hedatzen ziren. Guk nahi genuena egiten genuen, baina erregimenaren barruan geundenez, zaintza-sektore batzuek ez ziguten arretarik jartzen, uste zutelako ez genuela gauza txarrik egingo. Horri esker, Fernando Arrabalen ‘Fando y Lis’ antzezlana ekarri ahal izan nuen 70. hamarkadan, adibidez. Hura ekartzea norbaiti egonezina eragiten dion zerbait aipatzea zen eta, gainera, Imanol Arias izan zen protagonista. Inertzia horrekin jarraitu genuen, baina antzeztoki ona genuenez eta telebistaren eta zinearen eraginez antzerkiaren inguruan krisialdia zegoenez, babesleku bat eratu genuen eta sasoi hartako antzerki-talde iraultzaileen jakin-mina islatzen genuen. Bestetik, Narruzko Zezen taldeak demaseko jarduera izan zuen lehiaketetan parte hartuz eta sariak irabaziz, Parisera antzerkia ikustera joanez... Beraz, ez zitzaidan ezer kostatzen antzerkiaren ezagueran aurrera egitea, giro horretan mugitzen nintzelako. Oporretan, adibidez, familiaren jaioterrira joan beharrean, Avignonera (Frantzia) joaten nintzen antzerkia ikustera. Horrela, Espainiako eta Europako kalitate handiko ikuskizunak ekarrik genituen Eibarrera.
- Nola moldatu izan zara Antzerki Jardunaldiei hain ospe ona eman dioten antzezlanak ekartzeko?
Ezin ginen Bilbo, Donostia eta horrelako hirietara joaten ziren antzezlan handien zirkuituan sartu, eta herri txikietan egiten zen antzerkia gain behera etorri zen. Beraz, konpainia arinen artean mugitzen nintzen, eta asteburuan Euskal Herriko hiriburuetara etortzen baziren, astean zehar Eibarrera ekartzeko moldatzen nintzen. Hainbat aldiz urte berean bi jardunaldi antolatu genituen, bata udaberrian eta bestea udazkenean. Hiru funtzioko jardunaldiak izan zitezkeen. Eguren inprentan egiten genituen kartelak eta edizio horiei ez genien zenbakirik jartzen, baina horrela txertatu genuen jaialdia herrian. Antzerki munduko izen loriatsuak etortzeko atea zabaldu genuen eta sasoi hartarako ohiz kanpokoak ziren gauzak etorri ziren bide horretatik: jazarpena jasan zuten antzezlanak, borrokalariak...
- Txema Cornagorekin bikote bikaina osatu zenuen urte askotan. Nola hasi zen elkarlana?
Bera Hezkuntza Esparruko erresidentziaren arduradun moduan hasi zen eta antzerkia oso gogoko zuen. Jardunaldiei bultzada bat eman zien arlo administratiboan eta ekonomikoan, eta ni antzerki arloaz eta produkzioaz arduratzen nintzen. Bere ekarpena bikaina izan zen eta Jardunaldiek beste bolumen bat hartu zuten.
- Zeintzuk izan dira Jardunaldiek izan dituzten mugarriak?
Batetik, Narruzko Zezenek eskaini zuen euskerazko lehen ikuskizuna, 8. edizioan. Nik zuzendu nuen, baina aktore bik egiten zuten itzultzaile-lana. Izan ere, gaur egun euskera pixka bat ikasi dut (‘...eta kitto!’ irakurtzen, besteak beste), baina orduan ez nekien ezer. Ezinbestekoa iruditzen zitzaigun antzezlan bat euskeraz egitea eta, antzerki-taldean euskaldunak izan genituenean, horrela egin genuen. Beste mugarri bat Momis ekartzea izan zen. Edo Adolfo Marsillach etorri zen aldia. Bestetik, Nuria Espert eta Lluis Pasqual ekartzea izugarria izan zen. Europako Parlamentuan Lorcaren omenezko errezitaldia eskaini zuten eta, kasualitatez, zuzenean ikusi nituen eta hunkitu egin nintzen. Begiz jota nuen eurak Eibarrera ekartzea eta jendeak zoratuta negoela esaten zidan. Tematu egin nintzen eta Eibarrera etorri ziren, Espertek Londresen zuzentzen zuen opera albo batera lagata. Nuria ezagutzen nuen eta proposamena egin nionean, “noski, irakasle zoroa”, esan zidan (barreak). Beste mugarri bat aipatzearren, Fernando Arrabal etorri zenekoa aipatuko nuke. Mugarri horiekin kalitatezko eta erreferentziazko Jardunaldi bat osatu genuen eta, aldi berean, Debabarreneko Eskolarteko Antzerki Jardunaldiak egin genituen. Hori ezinbestekoa izan da, umeei antzerkiaren inguruko erreferentziak eskaini zaizkielako eta ikuskizun gehienak euskeraz egin direlako.
- Nola ikusten duzu Antzerki Jardunaldien aurtengo edizioa?
Aurreko urteetako funtsa mantentzen dute eta, nik dakidanez, horrela jarraituko dute sasoi berrietara egokituz.
- Zein da Eibarko Antzerki Jardunaldien funtsa?
Gero eta antzerki jardunaldi gutxiago dago. Jaialdietan kontzentratzen diren programazio handiak daude, baina antzerki jardunaldi bat ez da hori. Edozein momentutan agertu daiteke funtzio on bat. Ezagunak diren edo ez diren ikuskizunak etorri behar dira Eibarko Jardunaldietara, gauza iraultzaileak, zerbait eskaintzen dutenak, publikoari gustatu edo ez. Horrelako gauzak ezin dira barixaku normal batean ekarri, baina jaialdi batean bai. Gaur egun estatu mailan ez dago Eibarko Jardunaldien antzekorik, horregatik da hain ospetsua. Eibar eredu da antzerkiaren munduan, erreferentea. Hona etortzen diren konpainiak hemen antzezteaz harro agertzen dira.