Juan San Martinen ondare aberatsa
2021/05/17
07:58
eta kitto!
Eibarko Udalak eta Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) Juan San Martin Bekaren deialdi berria zabaldu dute. Hamabosgarren edizioa izango da aurtengoa eta filosofia izango da ikerketa-gaia. Izan ere, Juan San Martinek bere bizitzan zehar landutako esparruak jorratzen dira urtero. Beka 9.000 eurokoa izango da eta irabazleak 18 hilabeteko epea izango du lana burutzeko.
Juan San Martin ikerlari eibartarraren omenez 2001. urtean sortu zen bere izena daraman beka, bizitzan zehar landu zituen gaien inguruko ikerketa sustatzeko asmoz, bereziki euskaraz egindako ikerketa. “Izan ere, orain dela 20 urte euskarazko ikerketak egiteko oso aukera gutxi zegoen”, Udaleko euskara sailetik erantzun digutenez. “Aditu euskaldunek ikerketa euskaraz egin nahi izaten dute sarritan, baina ez dute aukerarik izaten eta Juan San Martin bekaren bitartez hainbat ikerketa egitea ahalbidetu da”, gehitzen du Mari Karmen Menika UEUren Markeskuako zentroko arduradunak.
Hasiera batean beka-deialdia urtero argitaratzen zen eta irabazleak lana burutzeko 12 hilabeteko epea izaten zuen, baina antolatzaileei esperientziak erakutsi zien urtebeteko epea labur geratzen zela, eta 2009az geroztik bi urtetik behin kaleratzen da deialdia eta irabazleak 18 hilabeteko epea izaten du lana burutzeko.
Juan San Martin Bekaren 14 deialditan 83 proposamen aurkeztu dira, eta 2008. eta 2017. urteetako bekak ez ziren eman, “aurkeztutako proiektuek ez zutelako nahikoa mailarik”, antolatzaileek esan digutenez.
Aurkeztu den jende kopuruari dagokionez, “landu beharreko arloaren arabera aldea ego-ten da”, diote euskara sailetik. “Deialdirik jendetsuenak Kazetaritzakoa eta Historiakoa izan dira orain arte, eta bakoitzean 11 eskaera jaso genituen. Gai-nerako gaietan batez beste bost eskaera jasotzen dira”.
Eta profilari dagokionez? “Esan dezakegu gehienak unibertsitate-ikasketak amaitu eta doktoradutza prestatzen hasita daudenak edo asmoa dutenak izaten direla. Eta baita ikerketan bide luzea egindako ikerlariak ere: Joxe Azurmendi, Patxi Salaberri...”, diotenez. Aipatu behar da bekara bakarka edo taldean aurkeztu daitekeela, baina eskatzaileek gutxienez gradu mailako ikasketak eta euskaraz C1 maila izan behar dutela.
Aurten, filosofia
Esan bezala, Juan San Martinek bizitzan zehar ikertutako gaiak lantzen dira beka honetan, “txandaka”, euskara sailean esan digutenaren arabera. “Guztira 13 arlo desberdin lantzen dira eta horien artean dago aurtengo deialdikoa, filosofia, bigarren aldiz landuko dena”.
UEUren Inguma (www.inguma.eus) datu-basean bilaketa azkarra eginez eta Filosofia jakintza-arloa hautatuz gero, 1.324 dokumentu aurki daitezke. “Horrek adierazten duenez, lan dezente egin da jakintza-arlo horretan euskaraz”, UEUko Menikaren ustez. Hala ere, Komunitate Zientifiko Euskalduna osatzen duten irakasle, ikertzaile, ikasle eta bestelako profesionalei dei egiten die bekan parte hartzeko.
Beka deialdira aurkezten diren ikerketa-lanen berme-akademikoa aztertu asmoz, epai-mahaian UEUk izendatutako bi-hiru aditu egon ohi dira, lantzen den gaiaren arabera. Han izaten da Oier San Martin, Juanen semea ere. “Normalean adituek gidatzen dute epaimahaiaren jarduna, eta nik, aitarekin txikitatik idazkari lanetan ibili naizenez, gertutik jarraitu ditut bere lanak, eta ahal dudan neurrian jakituria hori edo aitak gaia nola ikusiko lukeen igortzen saiatzen naiz”, esan digu San Martinek telefonoaren beste aldetik. “Zorionez, eztabaida egoten da batzuetan eta proiektu bat edo bi nabarmentzen dira, eta aukeraketa egin behar izaten dugu”.
Oier San Martinen ikuspuntua garrantzitsua da gaiak aukeratzeko orduan, aitaren esentziari nolabait eusteko, “nahiz eta ez den derrigorrez horrela izan behar”, diosku. Era berean, gaiak Eibarrekin lotura izateak gehiago baloratzen da. “Juanito San Martinek berak Eibarri egin zion ekarpenaren jarraipena izan nahi du bekak”, esan digute Udaletik. “Bekaren oinarrietan proiektu irabazlea hautatzeko irizpideen artean Eibarrekin lotura duen proiektua izatea ere baloratzen da, eta horren ondorioz bost lanetan Eibar egon da fokoan: ‘Debarroko oasi liberala’, ‘Debabarreneko landareria ibilbideen bitartez’, ‘Gaztedia Eibar herriaren giza eraikuntza-eraldakuntzan’, ‘Gerraosteko Euskal Herriaren eraikitzea. Eibarko berreraikuntza lanak’ eta ‘Eibarnautak bertatik bertara’.
Ikerketak egin ondoren, zer?
Orain arte, Juan San Martin bekaren 14 deialdi egin dira eta edizio batetik bestera aurkeztu diren lanen eta egileen maila handiak bekaren izen ona berresten du. Horretarako, gaiak aukeratzean lanen berme akademikoa ziurtatzeaz gain, ikerketa egiten den neurrian ikerlariak bidelagun izaten ditu Eibarko Udala eta UEU. “Udal teknikariarekin batera elkarlanean egiten dugu prozesu osoa”, diosku Menikak. “Beka irabazleak beka esleitu eta bederatzi hilabetera egiten diharduen lanaren garapenari buruzko txostena aurkeztu behar du. Txostena UEUko adituek aztertzen dute, lana bide onetik doan egiaztatzeko eta, beharrezkoak badira, aldaketak proposatzeko”, gehitzen du.
Ikerketa bekaren azken memoria UEUko adituek aztertzen dute, eta Udalera txostena bidaltzen dute egindako ikerketa-lanaren balorazioa eginez eta argitaratzeko egokitasuna azalduz. Horrela, interes orokorrekoak diren kasuetan eta bereziki Eibarko herriarekin lotura dutenean, Udalak argitaratzen du lana; lanak unibertsitate-ikasketa eta beste ikerketa batzuetarako interesekoak direnean, ostera, UEU izaten da argitalpenaren arduraduna.
Orain arte egindako 14 edizioetatik sei lan argitaratu dira: ‘Euskal deiturategia: patronimia’ (Patxi Salaberri), ‘Debarroko Oasi Liberala: Aitzindarien bila. Eibar, 1766-1876’ (Gotzon Iparragirre), ‘Humboldt: hizkuntza eta pentsamendua’ (Joxe Azurmendi), ‘Argumentu isilen tipologiatik orotariko teoriara’ (Maia Duguine), ‘Gerraosteko Euskal Herriaren eraikitzea. Eibarko berreraikuntza lanak’ (Javier Muñoz) eta ‘Itzalitako kalabazen berpiztea. Arimen Gau, Halloween eta Gau Beltzaren haur-ospakizunen ikerketa etnografikoa’ (Josu Ozaita eta Jaime Altuna).
Baina ikerketak ez dira liburuetara mugatzen, eta UEUk sarritan landu ditu gaiak bere ikastaroetan (Humboldt, Gau Beltza...). “Ikerketa-lana amaitutakoan, irabazleek hitzaldia ematen dute Eibarren, euren lana aurkezteko. Ikerketa-gaiaren arabera, hitzaldiak eman izan dituzte beste zenbait tokitan, eta interes gehien edo zabalkunde handiena Gau Beltzaren gaiak izan du. Kasu honetan asko dira emandako hitzaldiak eta ikastaroa ere eman dugu, bai aurrez aurre zein online”, dio Menikak. Gainera, UEUk irabazleak elkarrizketatu ohi ditu, gaiak zabaltzeko, eta unibertsitatea.net atariaren eta sare sozialen bitartez ematen dute horren berri.
Bekaren izaera propioa
Bizitzan zehar egindakoaz gain, gero ere ekarpen handia egiten jarraitzen du Juan San Martinek, bekarekin orain. Oier semeak azpimarratzen du, izen handiko ikerlarien gaiak jasotzeaz gain, “jende berriaren” lanak ere jaso dituztela eta aukera eman dietela ikerketak egiteko eta bidea hasteko. “Lan batzuk publiko orokorrarentzat errazagoak dira eta beste batzuk mardulagoak, baina denak dira oso onak”. Epaimahaikideek, ordea, ez dute kontuan hartzen arlo hori. “Serioenak, interesgarrienak, aurrera begira aberasgarrienak... zeintzuk diren ikusten dugu”, azpimarratzen du San Martinek. “Hasieran ez zen pentsatzen argitalpenak egitea, baina lan batzuek benetan merezi zuten”, aitortu digu.
Juan San Martin “Eibarko langile bat zen”, semearen ustez. “Kulturaren arloan egin zuen lan batez ere eta arlo asko landu zituen. Jendeak horrela ikusten zuen, Eibarko langile bat bezala. Bekari izen bat jarri behar zitzaion eta aitaren izena eman zioten. Orain, urteak pasa diren neurrian, beka bada zerbait, bekak berak badu bere nortasuna. Albiste ona da”, dio pozik Oier San Martinek.
Juan San Martinen eta bere izena duen beka lortu duten ikerlarien bidea jarraitu nahi izanez gero, irailaren 1etik urriaren 12ra egongo da zabalik beken XV. edizioan parte hartzeko eskaera egiteko epea.