Juan Zubiaurre 3. postuan sailkatu da Hiru Txikiak mendi-lasterketan

Julen Olaizola ermuarrak irabazi zuen proba, eta Unai Fernandez eta Iker Eizagirre 6. eta 12. izan ziren, hurrenez hurren
Juan Zubiaurre 3. postuan sailkatu da Hiru Txikiak mendi-lasterketan
2025/09/21 11:43
eta kitto!

Giro bero eta eguzkitsuarekin, 360 lagunetik gora elkartu ziren atzo Ermuan jokatu zen Hiru Txikiak mendi-lasterketan. Batzuek korrika eta beste batzuek oinez, 42 kilometroko ibilbidea egin zuten (gaztetxoentzat 12 kilometroko proba egon zen) Urko, Oiz eta Egoarbitza zeharkatuz.

Zubiaurre kaleko helmugan ermuar bat izan zen lehena, Julen Olaizola kronometroa 3 ordu eta 52 minututan geldituz eta probako errekor berria ezarriz. Haren atzetik iritsi ziren Rondako Pablo Doña (4:04:40) eta Juan Zubiaurre eibartarra (4:10:13).

Guztira 38 eibartar aritu ziren trail proban (hau da, antxintxika) eta aipatzekoak dira Unai Fernandezen eta Iker Eizagirreren 6. eta 12. postuak, eta Paula Alberdi (6:35:31) eta Ibone Azkarraga (7:08:25) lehen emakume eibartarren markak.

SAILKAPENA HEMEN duzue.

 

(Argazkia: Adiel Zabala)