Julen Bilbao eta Ana Rosa Temprano Armeria Eskolako ikasleek espediente onenaren Kutxa Saria lortu dute
2020/12/30
10:56
eta kitto!
Astelehenean banatu zituzten 44. Kutxaren Ikasketa Amaierako Sariak eta, edizio honetako saridunen artean, Armeria Eskolako bi ikasle, Julen Bilbao Arana eta Ana Rosa Temprano Martin daude. Kutxak urtero banatzen dituen sari hauekin, dagokion arloan espediente akademikorik onena lortzeko ikasleek egindako ahalegina eta lana saritu nahi dituzte eta, edizio honetan, online egin zen ekitaldian, 108 ikaslek (59 neskak eta 49 mutilek) jaso zuten diploma.
Saritutako gazteak Gipuzkoako campusetako Fakultate, Unibertsitate Eskola eta Goi Mailako Eskola Teknikoetan unibertsitate-ikasketak edo Gipuzkoako Lanbide Heziketako Zentroetan goi mailako ikasketak amaitzean, graduko edo zikloko espediente akademikorik onenak lortu dituzten ikasleak dira: Euskal Herriko Unibertsitateko 21 ikasle, Deustuko Unibertsitateko 11 ikasle, Mondragon Unibertsitateko 15 ikasle, Tecnun Nafarroako Unibertsitateko 8 ikasle, Musikene Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegiko 2 ikasle eta Zikloko Gradutatik 51 ikasle.