Julen Bollain ekonomialariak oinarrizko errentari buruzko liburua aurkeztuko du Portalean
2021/11/18
08:03
eta kitto!
Julen Bollain ekonomialari eibartarrak ‘Renta básica: una herramienta de futuro’ izenburua duen libruua aurkeztuko du abenduaren 2an, 19:00etan, Portaleko areto nagusian.
Liburuan aipatzen denez, “hurrengo hamarkadan aldaketak izango dira eta orain arte ezagutu ez ditugun egoerei aurre egin beharko diegu, eta, gainera, herentzia negargarri batekin: kalte ekonomikoak, ingurumenekoak eta 2008ko krisiaz geroztik bere baldintza materialen etengabeko okertzea jasan duen gehiengo soziala”.
Liburuaren helburua gure eredu ekonomikoa eta soziala birpentsatzea eta modernizatzea da. “Horretarako, begirada inpaktu globaleko egitura-aldaketetara bideratuko duten konponbideak bilatu behar ditugu. Bada garaia azken hamarkadetako erabaki politikoetan nagusi izan diren inertzia eta kontserbadurismoa gainetik kentzeko, eta aurrerapen ekonomiko eta sozialerako bidea irekiko diguten ideia freskoen aldeko apustua egiteko”, dio sinopsiak. “Orainaldiari, eta batez ere etorkizunari, ezin zaio aurre egin iraganeko politika zahar berberekin. Eta egoera horretan, hain zuzen ere, oinarrizko errenta da XXI. mendean aurrez aurre izango ditugun erronka handiei irtenbideak emateko neurri gauzagarrietako bat”.
Idazlearen profila
Bollain unibertsitateko irakaslea eta oinarrizko errentan espezializatuko ikertzailea da, eta aurten garapenari buruzko Ikasketetan doktoretza tesia aurkeztuko du.
Azken hamarkadetako erabaki politikoetan nagusi izan den inertziatik eta kontserbadurismotik urrun dauden ideia freskoak ematen saiatu da, guztientzat erraza eta eskuragarria den hizkera erabilita.
Urte askoan ikasten aritu ondoren (Bilbo, Oxford eta Brusela), artikulu ugari eta beste egile batzuekin batera egindako hainbat liburu argitaratu eta gero, bakarkako bere lehen liburua argitaratu du.
Obra honetan, etorkizunerako leihoak irekitzeaz gain, XXI. mendean sortuko zaizkigun erronka handiei aurre egiteko irtenbide posibleak eskaintzen ditu.