Julen Bollain, ekonomialaria: “Liburua nahi dugun munduaren inguruan hausnartzeko gidalerroa izan daiteke”
2020/11/02
08:28
eta kitto!
‘Hoy es mañana. Diez relatos para repensar el futuro’ liburua idatzi du Julen Bollain ekonomialari eibartarrak beste arlo batzuetako bederatzi aditurekin batera. Izenburuak iradokitzen duen bezala, etorkizunaren inguruko gogoeta egin dute eta gizartean, ekonomian, politikan eta beste hainbat esparrutan etorkizunera begira hartu beharreko bideak landu dituzte.
Hamar autorek hartu duzue parte liburuan. Nola egituratzen da?
Autore bakoitza aditua da gai jakin baten inguruan: feminismoa, hezkuntza, osasun-sistema, ekologia... Nik arlo sozioekonomikoa landu dut. 25 eta 37 urte arteko autoreak gara eta arlo bakoitzean pandemia ondorengo egoera nolakoa izango den hausnartu dugu. Kapitulu bakoitzean gai bat lantzen da, bata bestearekin lotu barik, baina koherenteak dira bere osotasunean. Askatasun osoa izan dugu idazteko orduan eta bakoitzak bere modura landu ditu gaiak. Batzuek istorio bat kontatu dute, beste batzuek galdera batzuk erantzun dituzte eta nik entsegu normal bat egin dut, baina galderak eginez: Zer da ekonomia? Zer pasatu zen 2008ko krisian? Zergatik areagotu ditu ezberdintasun sozialak?, eta abar.
Autoreak nahiko gazteak izanik, hartzaile gazteei zuzendutako liburua da?
Bai. Adibidez, ni mundu akademikotik nator eta lehen zirriborroa idazterakoan argitaletxekoek esan zidaten lengoaia pixkat jaitsi behar nuela, ez zela oso erraz ulertzen eta, ondorioz, ez zela hartzailearengana helduko. Beraz, testua egokitu eta adibideak jarri ditut, oso lagungarriak direlako mundua hobeto ulertzeko eta gure usteak zuzenak diren jakiteko.
Mezua ondo heltzen bada, ideiak eta proposamenak errealitatera eramatea errazagoa izango da?
Testu ulergarriekin gazteek ekonomia eta arlo soziala euren bizipena izango balitz bezala bizi dute, edozein egunetan gertatu ahal zaien zerbait bezala. Eskoletan ez dugu ekonomia lantzen eta nahiko gai arrotza da gazteentzat. Umeek hainbat injustizia ikusten dituzte egunero, baina agian ez dakite injustizia horrek noiz eta nola sortu diren.
Pandemia hasieran sarritan aipatu zen aldaketarako momentu aproposa izan zitekeela. Liburu hau gida aproposa izan daiteke aldaketarako bide horretan?
Liburua ez dugu egia absolutuetara heltzeko idatzi, baina nahi dugun munduaren inguruan hausnartzeko gidalerroa izan daiteke. Pandemia baino lehenago bagenekien krisi ekonomikoa zetorrela, agerikoa zen, eta pandemiak krisia azeleratu du. Bazegoen kontsentsua gauzak aldatu behar zirela eta asko idatzi da kapitalismoaren amaierari buruz. Ez dut uste horra iritsiko garenik, baina pandemiak hainbat aldaketa ekarriko dizkigu. Euskal Herri zein mundu mailan hainbat erronka ditugu XXI. mendera egokitzeko. Erronketako bi nik liburuan idatzitakoarekin bat datoz. Batetik, transformazio ekonomikoaren erronka. Ekonomia berdea dugu hor, eta klima aldaketa eta transformazio industrialari heldu behar diogu. Eta bestetik, digitalizazioaren erronka. Digitalizazioa geratzeko etorri da eta moldatu egin behar gara. Guzti horrek ekonomiaren aldaketa izugarria ekarriko du eta aldaketa hori gizarte-babesaren sistemaren modernizazioaren eskutik joan behar da. XX. mendeko neurriak ez dira erabilgarriak izango etorkizunean eta modernizatu egin behar ditugu. Nik baldintzarik gabeko oinarrizko errenta unibertsala proposatzen dut, besteak beste.
Zertan datza baldintzarik gabeko oinarrizko errenta unibertsala?
Labur esanda, estatuak pobrezia-atalasearen berdina den diru-kopurua emango liguke hilero guztioi, pertsonak garen neurrian. Horrela, pobrezia amaituko litzateke eta oraingo errenta minimoek ematen ez diguten askatasun efektiboa lortuko genuke. Orain baldintzapeko prestazioak ditugu, behar eta ezaugarri batzuk bete behar direlako horrek jasotzeko, baina demaseko zuloak dituzte. Nik porposatutako errentak ez du baldintzarik. Guzti hau errepublikanismotik dator, non pertsona bat ez den libre bere existentzia materiala bermatuta ez badu. Honek norbanakoei askatasuna ematen die euren bizitzan ibili eta eraiki ahal izateko.
Nola finantzatzen da hori?
Erreforma fiskalaren bidez, non aberatsena den %19,5ek zerga gehiago ordainduko lituzke. Horrela, beste %80,5ek irabazi egingo luke erreforma honekin. Kontra daudenek diote errenta horrekin jendeak lana egiteari utziko liokela diote batzuek. Ba ez, justu kontrakoa gertatuko litzateke.
Zergatik?
Orain, diru-sarrerak bermatzeko errenta kobratzen duen pertsona bati soldata baxuko lana eskaintzen badiote, lana hartu behar duen edo ez galdetuko dio bere buruari, lana hartuz gero, errenta guztia edo zati bat kenduko diotelako. Oinarrizko errentarekin ez da hori gertatuko, lan egin arren ez delako errentarik galduko. Hau ondo ikusi zen Finlandian egindako esperimentuan, non oinarrizko errenta kobratzen zutenak denbora gehiago egon ziren lan munduan kontratatuta kobratzen ez zutenekin alderatuz.
Finlandiakoaz gain, adibide gehiago daude?
Adibide desberdinak daude, ekonomia eredu ezberdinetan garatutakoak: Bartzelonan, Finlandian, Eskozian, Frantzian, Herbehereetan, Kanadan, AEBn, Kenian, Namibian… Esperimentuek erakutsi dute oinarrizko errentarekin pertsonen egoera ekonomikoa eta ongizatea hobetzen dela; norberarengan, besteengan eta erakunde publikoengan konfiantza gehiago dutela; eta jendeak ez duela ordaindutako lana uzten. Hala ere, normalean enplegua eta lana kontzeptuak nahasten ditugu. Enplegu guztia lana da, baina lana enplegua baino askoz kontzeptu zabalagoa da. Lanaren barruan lan ordaindua, lan boluntarioa, eta zaintza lanak eta lan domestikoak daude; eta baldintzarik gabeko oinarrizko errentak enplegua ez den lana ikusarazten eta baloratzen du.