Julen Leturiondo: “Gazteok gauzak egiten ditugula erakutsi nahi dugu”
2022/04/01
10:51
eta kitto!
Hainbat musika taldetan eta saltsa desberdinetan ibili ondoren, orain dela bi urte ekin zion Julenek bere proiektu pertsonalari, ausardia eta ilusio haundiz. Orain arte egindakoaz eta proiektu berriei buruz hitz egiteko bildu gara Eibarko gaztearekin.
Txikitatik musika eta arte eszenikoekin lotutako saltsa askotan ibilitakoa zara. Zer gertatu da proiektu pertsonalarekin hasi zinenetik?
Proiektua, berez, orain dela bi urte hasi zen, Untzaga plazan kontzertu bat egiteko eskaintza egin zidatelako. Ordura arte bakarrik ibiltzen nintzen, painoarekin edo gitarrarekin, baina momentu hartan pentsatu nuen banda batek nire proiektua oso ondo jantziko zuela. Kontzertu horretarako entseguak egiten hasi ginen. Momentu berezia izan zen, 2020ko ekaina, pandemiaren une latzenetatik irten berriak ginenean. Publikoarentzat ere apartekoa izan zen. Aukera polita izan genuen, pasada bat, eta ez dut inoiz ahaztuko. Entseatzen jarraitu genuen, baina kanpora joan behar izan nintzen, ikasketak zirela eta. Bueltan, 2021ean, oso indartsu bueltatu ginen, eta hainbat kontzertu egin genituen. Gaztea Maketa Lehiaketara aurkeztu ginen eta finalerako hautatuak izan ginen. Ate joka ibili ginen. Esan daiteke, beraz, azkenaldian prestaketa prozesu batean ibili garela.
Banda aipatu duzu: Asier Cascan (gitarra), Eñaut Armentia (baxu elektrikoa) eta Josu Cascan (perkusioa) dituzu taldekide.
Batzuk lagunak ziren eta beste batzuk beste taldeetan jotzen ezagutu nituen. Musikari moduan ez ezik pertsona moduan ere elkar ezagutzeko prozesua izan da. Ordu asko izan dira elkarrekin eta nabaritzen da. Kantua partitura bat jotzea baino gehiago da, kantu bakoitzaren atzean energia berezi bat sortzen da eta hori orduak eta orduak partekatuz lortzen da.
Datorren astean "Ixilduak" kantua eta bideoklipa aurkeztuko dituzu Coliseoan...
"Ixilduak" 2020ko otsailean grabatu genuen estudioan. Pandemia etorri zen eta hor geratu zen. Kontzertuetan jotzen dugu, beti azken kantua izaten da, eta argitaratzeko pausoa emateko unea iritsi da. Nire burua prest dago abesti hau publikatzeko eta ezagutzera emateko. Oso bideo txukuna egin dugu klaseko lagunen artean; lan izugarria egin da eta kriston aukera izan da guretzako, azken batean hori ikasten ari garelako.
Nola bururatu zitzaizun aurkezpen-ekitaldia egitea? Ez da oso ohikoa izaten, ezta?
Zeozer berezia egin nahi genuen eta talde tekniko horren ideia izan zen premier moduko bat egitea. Pelikulekin estreinaldiak egiten badira, zergatik ez bideoklipekin? Badakit ez dela gauza bera, baina bideoklipak ere, beste era batean, lan handia dauka. Beraz, bideoklipa primizian ikusteko aukera izango da datorren eguenen, eta kantua ordu batzuk geroago argitaratuko da, gauerdian. Beraz, Coliseoko ikuskizuna bada aukera bat kantua eta bideoklipa primizian entzuteko eta ikusteko.
Asko aurreratu ezin baduzu ere, zerbait desberdina ikusiko dugula esan daiteke, ezta?
Ohiko kontzertu formatutik aldenduko da. Saiatu gara kontzertu estandarretatik urruntzen. Niri, behintzat, horrelako gauzak ikustea asko gustatzen zait, eta prestatu dudana izan da niri ikustea gustatuko litzaidakeena. Lan baten atzean zer dagoen erakutsiko dugu: bide kronologiko bat izango da, kantuaren ideIa jaio zenetik gaur egunera arte. "Ixilduak" publikoki aurkeztea eta argitaratzea liberazio moduko bat da. Nahi dugu jendeak ikustea gazteok ere saiatzen garela eta gauzak egiten ditugula. Bide honetan lagundu didaten guztiak ere hor egongo dira, eta euren momentua izango dute. Orain arte ez dugu horrelakorik egin, dena da askoz ere profesionalagoa eta jendea ondo pasatzea nahi dugu. Eibartarrak etortzera animatu nahiko nituzke. Berezia izango da.
Aurten "Kutxa Kultur Musika" programarako aukeratu zaitue. Egonaldi artistikoak egiteko egitasmoa da, eta beste sei artista gazterekin diharduzu. Profesionalizazio-prozesuan laguntzea da helburua. Baliagarria suertatzen ari zaizu?
Eurek esaten dute erresidentzia bat dela. Baina horrek ez du esan nahi bertan bizi naizenik (jajaja). Beka moduko bat da. Urtebeteko iraupena du eta lehen hiru hilabeteetan hainbat Masterklass egin ditugu gai desberdinetan adituak diren pertsonekin (diskografiketakoak, zigiluetakoak...). Ez nekien ezer industria kultural eta kreatiboari buruz, eta oso aukera ona da musikari moduan ezagutzen ez ditugun gauza asko eta asko ikasteko. Guk musika egiten dugu, baina egitasmo horri esker, administratiboki gauzak nola egin daitezkeen ikasten dugu: tramiteak, eskubideak, legeak, promozioak zelan egin, prentsa-oharrak... Gainera, proiektuan parte hartzeagatik KatapulkaTourren sartzen gara: Gipuzkoako Foru Aldundiak tour moduko bat antolatzen du probintziatik, kontzertuak edo antzerki emanaldiekin, eta hor izango gara. Bestalde, iaz batzuk Jazzaldian hartu zuten parte eta aurten ere asmo hori dago. Pentsa zelako aukera polita izan daitekeen Jazzaldian egotea!
Pozik, beraz, zure ibilbide musikalean ikasten jarraitzeko daukazun aukeragatik.
Oso pozik. Beti gaude ikasten, etengabe, egunero, baita musikari bezala ere. Baina batez ere nire proiektuan sinetsi dutela ikustea, hau da, talentudun hainbeste jenderen artean aukeratua izatea niretzako kristona izan da. Autoestimua igotzeko balio izan dit.