Julen Leturiondok Eitb-ko Ztanda "talent show"an hartuko du parte domekatik aurrera
2023/10/17
09:54
eta kitto!
Julen Leturiondo musikari eta abeslari eibartarrak ETB1-eko Ztanda programa berrian hartuko du parte, Euskal Herriko beste 12 gazterekin batera. Lehenengo gala domeka honetan emitituko da, 22:05etik aurrera. Barbara Goenagak aurkeztuko du talent showa, Iker Villarekin batera. 13 lehiakidek hartuko dute parte, eta garai guztietako euskal kantak interpretatu beharko dituzte, baita nazioartekoak ere. Epaimahaikideak Leire Martinez, Klara Mendizabal eta Beñat Rodrigo 'Kiliki Frexko' izago dira, eta irabazleak 15.000 euroko saria eskuratuko du. Programa bakoitzean bi kanta abestu beharko dituzte, eta astez asteko kanporaketa gaindituz gero, finalera iritsiko dira.