Julen Saldias izango da Eibarko Udaltzainburu berria

Azken sei urteetan Udaltzainburua izan den Javier Ziaran datorren astean jubilatu egingo da.
2025/01/24 20:47
eta kitto!

Javier Ziaranek hogeita hamazazpi urte eta erdi eman ditu Eibarko udaltzain modura lanean, azken sei urteak Udaltzainburu karguan, eta datorren astean jubilatu egingo da. Berak lagako duen hutsunea Julen Saldiasek beteko du. Laster Udaltzainburu berria izango dena astelehenean hasi zen Eibarren lanean, baina aurretik eskarmentua dauka. Sortzez zarauztarra da Saldias, eta han hasi zen udaltzain lanetan. Hamabost urte egin ditu Zarautzen lanean, eta ondoren beste bi urte Deban, hango Udaltzainburu karguan. Orain Eibarrera etortzeko aukera suertatu zaion arte. Esan digunez, gogotsu ekingo dio lan berriari.