Julian Iantzik zuzenduko du "Sukaldaritza gertu-gertutik" elkarrizketa-saioa
2015/12/11
13:31
eta kitto!
Ramon Roteta eta Pili Manterola sukaldari ezagunak ...eta kitto!n egongo dira datorren abenduaren 16an, asteazkena, sukaldaritzaren gainean hitz egiteko. Azken orduko aldaketak direla eta, moderatzaile bezala Julian Iantzi izango da, Ibon Gaztañazpi kazetariaren ordez. Mahaingurua 19:00etan hasiko da Urkizu 11an ...eta kitto!k duen lokalean. Urteak daramate bai Rotetak, bai Materolak sukaldean eta biak telebistan aritutakoak dira janari kontuak azaltzen. Asteazkeneko ekitaldirako sarrera librea da.